Lan honen helburu nagusia, NUTS2
mailako europar eskualdeen lehiakortasuna neurtzea da, adierazle konposatu bat
garatuta. Eskualdeen lehiakortasuna neurtzea garrantzitsua da, ezin badugu
lehiakortasuna neurtu, ezingo baitugu hobetu. Honenbestez, lehiakortasunaren kalifikazio
kualitatibo batek, herrialde eta eskualde desberdinei, haien ahultasunak
zeintzuk diren identifikatzen laguntzen die. Adierazle hau, eskualdeen
lehiakortasuna neurtzen duen lehen adierazlea da, Europar Batasuneko herrialde
guztiak kontutan hartzen dituena. Ezaugarri sozial zein ekonomikoak ditu
kontutan, epe luzeko zein laburreko faktoreak barne.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina