2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Eskualdeko Berrikuntza Sistemen jatorria eta “Berrikuntza Berdea”ren analisian aurrerapen berriak (Ing)



Kluster “berde”ak, erregai ez fosilez sortutako energiaren ekoizpen berrietan oinarritzen dira, eta giza jarduerak sortzen dituen berotegi efektuko gasen igorpena gutxitzen laguntzen dute. Talde hauen sortzeak, bilakaera ekonomikoaren ezaugarri kurioso bat erakusten du: berrikuntza berdearen konbergentzia geografikoa aztertuko da.

                          

2012(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

2050erako Bidai-orri Energetikoa (Ing)



Dokumentu honek Europar Batasunaren helburu energetiko garrantzitsuenetako batzuk jorratzen ditu 2050 urteari begira. EBaren helburua da 2050. urterako negutegi efektua sortzen duten gasen isuriak %80-95ean jaistea, eta honek gure sistema energetikorako ondorio garrantzitsuak izango ditu. Energetikoki askoz efizienteagoak izatea lortu behar dugu. Horrela, gure energiaren bi heren energia berriztagarrietatik etorri beharko lirateke. Hau lortuko dugu eredu energetiko berri bat ezarriz, zeinek epe luzean gure sistema seguruagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa izatea ahalbidetuko duen.

                         

EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA %7.1 JAITSI ZEN 2012KO URRIAN


EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA %7.1 JAITSI ZEN 2012KO URRIAN

2012(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

Euskal AEko esportazioak %9,7 murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan (Eus)



Gaur egun jasaten gabiltzan krisi ekonomikoak zuzenean eragiten dio euskal industria sektoreari. Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,7ko murrizketa jasan zuten 2012ko hirugarren hiruhilekoan. Jaitsiera honek, 2012ko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-2,6an kokatzen du. Azpimarragarria da batik bat, Europar Batasunetik datozen esportazioen jaitsiera, gure lehen esportatzailerenak hain zuzen, zeintzuk %18,6an murriztu diren aurreko urtearekiko. Inportazioei dagokienez gauza ez dago egoera hobean, %3,9ko jaitsiera izan baitute urteko hirugarren hiruhilabetean, eta urteko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-12,5ean dago aurreko urtearekiko. Hirugarren hiruhilekoan izandako saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da, 767 milioiko superabita hain zuzen ere.