2013(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

INEren Enpresetan Berrikuntzari buruzko Inkesta (Es)

Dokumentu honek INEk Enpresen Berrikuntzari buruzko inkestan lortutako emaitza esanguratsuenak aurkezten dizkigu, zeinek helburutzat berrikuntza prozesuaren inguruko informazioa eskaintzea duen, prozesu honen ezaugarri desberdinak ezagutzea ahalbidetzen duten adierazleak eratuz (eragin ekonomikoa, jarduera berritzaileak, kostua, …). Ikerketa hau, 10 langile baino gehiago dituzten 42.100 baino enpresa gehiagoz osaturiko lagin bati zuzendu zaio, bai industri sektoreko enpresei, zein eraikuntza eta zerbitzu sektoreetakoei.

                          

2013(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

Industria Berdea sustatzeko politikak (Ing)

Dokumentu hau Nazio Batuen Garapen Industrialeko Erakundeak (UNIDO) landu du, eta  bertan gobernu nazional desberdinek industriaren transformazio ekologikoa sustatzeko eta errazteko behar dituzten politika desberdinak identifikatzen dira. Uste da etorkizunean industri sektoreak era guztietako hondakinak minimizatuko dituela, energia berriztagarriak erabiliz, eta kontu handia izango duela langileak, komunitateak, klima eta ingurugiroa ez kaltetzeko. Industria berdeak sortzaileak eta berritzaileak izango dira, etengabe jarduera ekonomikoa, ingurugirokoa eta soziala hobetzeko forma berriak garatuz

                          

2013(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

EB-ko berrikuntzari emandako laguntza publikoa eraginkorragoa egiten (Ing)


Berrikuntza elementu oso garrantzitsua da europar enpresentzat, eta horregatik dokumentu honen helburua da debate ireki eta informatu bat sustatzea, EB-ean berrikuntzari laguntzeko mekanismo publikoen efikazia nola hobetu daitekeen jakiteko. EB-an ahalik eta efikazia handienarekin berrikuntza sustatzeko helburuarekin, berrikuntza politika argietan oinarritu beharko dira, eta enpresa berritzaileen beharrei erantzun beharko diete. Zentzu honetan, Europan berrikuntzari ematen zaion laguntza efizientearen inguruko kontsulta honetan, neurri handi batean egungo neurriekiko satisfazio eza adierazten dute.
                   

2013(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

EAEko industria eolikoaren balio katearen azterketa: aukerak eta zer hobetuak (Es)

Dokumentu honek bi eskakizuni erantzun nahi die: alde batetik, mundu mailan etorkizun handiko industria aztertzeko beharra, munduak tokiko eta munduko garapen jarraitua eta, batez ere, iraunkorra sustatzeko energia alternatiboak behar dituen garai honetan; beste aldetik, lanak energiaren esparruko EAEko eragile eta enpresa multzoak segmentu eolikoaren balio kate globaletan duen lehiatzeko kokapena identifikatu nahi du, itxuraz behintzat eskualdearen eta herrialdearen ekonomia eta gizarte garapena lortzeko ustiatzeko moduko masa kritikoa osatzen baitu.