2013(e)ko irailaren 30(a), astelehena

2012. URTEAN BIZKAIA,PENTSIOAK ORDAINTZERAKO ORDUAN KOTIZAZIOETAN DEFIZIT GEHIEN IZAN ZUTEN PROBINTZIEN ARTEAN KOKATU ZEN

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20130929/economia/bizkaia-entre-provincias-deficit-201309291641.html
  • Pasa den urtean Bizkaiak 2.027 milioi euro bildu zituen kotizazio sozialengatik, baina, 4.161 milioi gastatu zituen pentsioetan, 2.134 milioi euroko defizita sortaraziz


BIZKAIAK 90 MILIOI GEHIAGO IZANGO DITU EKONOMIA SUSPERTZEKO PROIEKTUETARAKO

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=12195&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=5&codpath_biz=5
  • Gaur sinatu den erakunde arteko hitzarmenari esker, Bizkaiak guztira 90 milioi euro gehiago izango ditu; haietako 63 Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu, eta gainerako 27ak Bizkaiko Foru Aldundiaren kontuetara bideratuko dira
  • Honako hauek izango dira, besteak beste, lehentasunezko inbertsioak: Metroaren 3. linea, Zamudioko Teknologia Parkea zabaltzea aeronautika eta automobilgintzako zentro berri bat egiteko, Gernikan Enpresa eta Berrikuntza Zentro bat sortzea eta obra hidrauliko batzuk egitea

2013(e)ko irailaren 27(a), ostirala

24 ORDUKO BESTE 16 GREBA JARDUNALDI IRAGARRI DITUZTE BIZKAIBUSEN

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/1478032/greba-bizkaibus--beste-16-grebaegun-iragarri-dituzte-sindikatuek/

  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin akordio batera heldu ezean, urriaren 1, 3, 8, 9, 10, 14, 15, 16, 17, 21, 22, 23, 24, 25, 26 eta 27an langileak greba egitera deitu dituzte sindikatuek.

BUSTURIALDEAN GAZTE LANGABETUEI LANA BILATZEKO PROZESUAN LAGUNTZEKO "GOOD JOB" IZENEKO PROIEKTUA JARRIKO DUTE MARTXAN

http://busturialdea.hitza.info/2013/09/26/gazte-langabetuei-lana-bilatzeko-prozesuan-laguntzeko-good-job-proiektua-jarriko-dute-martxan/
  • Gernika-Lumoko eta Bermeoko Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak sortutakoa da. Busturialdeko Gaztedi programaren proiektu honek, eskualdeko 20 gazte langabeturi lagunduko die

HASI BERRI DUGUN HAMARKADAN % 16 HAZI DEN NEKAZARITZA EKOLOGIKOA BULTZATU NAHI DU ALDUNDIAK

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=12182&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=2&codpath_biz=2
  • Bizkaian hedapen handia duen nekazaritza eta abeltzaintza mota honek gorantz egin du nabarmen azken hiru urtean, eta bihar Mungiako XIV. Azoka Ekologikoaren sari-banaketan parte hartuko duen Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuak dioenez "arlo horren aldeko gure apustuari eusten jarraituko dugu, ahal bada ere, oraindik ilusio eta gogo handiagoa jarrita". Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 130.000 euro jarri ditu Bizkaian dagoeneko 127 eragile eta 616 hektarea biltzen dituen alternatiba profesional hau bultzatzeko

BIZKAIBUSEKO GREBA JARRAIPEN ZABALA IZATEN ARI DA, SINDIKATUEN ARABERA

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/1475886/bizkaibuseko-greba--24-orduko-greba-bizkaibusen-ostegunean/
  • Gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira. Hala ere, autobus batzuk atzerapenarekin atera dira grebako piketeek oztopatu dituztelako. Aldundiak azaldu duenez, autobus batzuen gurpilak zulatu dituzte.

ALDUNDIAK LAGUNTZA EKONOMIKO BAT EMAN DIO EUSKO IKASKUNTZARI, ENPRESA-EKINTZAILETZARI BURUZKO TXOSTEN BAT EGIN DEZAN

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=12169&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=8&codpath_biz=8

  • Foru Erakundeak finantzatu egingo du Eusko Ikaskuntzak GEM (Global Entrepreneurship Monitor) proiektuan izango duen parte-hartzea. Enpresak sortzeko informazioa eta gomendioak eskaintzea da proiektu horren helburua

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

GOIZEKO LANUZTEEK BIZKAIBUSEKO LANGILE GUZTIEN BABESA IZAN DUTE

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/1470172/greba-bizkaibusen--goizeko-lanuzteak-plantila-osoaren-babesa-izan-du/
  • Atzo Bizkaiko Foru Aldundiak eta sindikatuek egindako bileran ez zuten akordiorik lortu, lau ordu bilduta eman arren. Ondorioz, sindikatuek protestei eustea erabaki zuten

ERAIKUNTZA SEKTOREKO HITZARMENA ERRESPETA DADIN ESKATU DU LAB-ek GERNIKA-LUMOKO JUNTETXEAN

http://busturialdea.hitza.info/2013/09/24/eraikuntza-sektoreko-hitzarmena-errespeta-dadin-eskatu-du-labek-gernika-lumoko-juntetxean/
  • “Eraikuntza krisiak jota eta egoera larrian dago, baina arazo guztiak ezin dizkiogu krisiari leporatu”. LABeko kideen ustez, krisi ekonomikoak sortzen dituen arazoak bezain larriak dira hitzarmena ez betetzeak dakartzanak

BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAREN ADIERAZPEN PUBLIKOA

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=12159&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=1&codpath_biz=1

  • Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren, Jose Luis Bilbao, adierazpen osoa.Honako hauek izan dira  Gernikako Batzar Nagusien osoko bilkuran egin dituen adierazpen publikoaren ardatz nagusiak: egoera ekonomikoa, akordioak lortzeko politika eta zerbitzu publiko eta sozialei eustea.

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

NAVALEK ONTZIAK KONPONDUKO DITU AURRERANTZEAN

http://www.berria.info/albisteak/83910/navalek_ontziak_konponduko_ditu_aurrerantzean.htm
  • Hogei urteko eten baten ondoren, Sestaoko Naval ontziolak itsasontziak konpontzeko jarduerari ekingo dio berriro

2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

ALDUNDIAK LAGUNTZAK EMAN DIZKIE MODA, DISEINU, BIDEOJOKO ETA IKUS-ENTZUNEZKO ARLOETAKO ENPRESEI, «BIZKAIA SORTZAILEA» PROGRAMAN

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=12154&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=4&codpath_biz=4|7862
  • Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak programa horren diru-laguntzei buruzko dekretuaren emaitzen berri eman du, «Europa sortzailea 2014-2020: kultura-industria sortzaileak garatzeko aukera bat» EHUren udako ikastaroa irekitzeko ekitaldian
  • Miren Josune Ariztondo Kulturako diputatuak ere parte hartu du ikastaroan; bere txostenean nabarmendu du zer garrantzitsua den ikuspegi ekonomikoa kontuan hartzea kultura-jardueran, eta azaldu du bere sailean zer irizpide eta jarduera erabiltzen diren industriei laguntzeko eta kultura-kontsumoa sustatzeko

INCOESAK LAGUNTZETAN 190.000 EURO ITZULI BEHARKO LITUZKE DESLOKALIZAZIOAGATIK

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130919/423168/es/Incoesa-tendria-que-devolver-190000-euros-ayudas-deslocalizacion
  • Langileek haien enpresa auzitara eraman eta gero, Bizkaiko Aldundiak espedientea zabaldu zion pasa den astean Incoesari Caceresera eta Soriara egindako lekualdatzeak deslokalizazio bat diren ikertzeko. Honegatik 190.000 euro itzuli beharko lituzke

2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

ADMINISTRATZAILE JUDIZIALAK AZTERTUKO DU TMA ETA LASERLAN ENPRESEN EGOERA

Administratzaile judizialak aztertuko du TMA eta Laserlan enpresen egoera
  •  Etxebarriko TMA eta Laserlan enpresen suspentsio espedientea onartu du Bilboko epaitegiak, eta bi lantegien egoera zein den aztertzeko, administratzaile judiziala izendatuko du

INCOESAKO LANGILEAK, MAKINARIK GABE ETA LAGUNTZA ESKE ALDUNDIARI

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-09-18/002/001/Indarrez_atera_dituzte_langileak_eta_makinak_Bediako_Incoesa_lantegitik.htm
  • Atera dituzten makinak ekoizteko direla argituz gero, enpresari salaketa jarriko diote langileek «greba eskubidea urratzeagatik»
  •  Langile eta ertzainen arteko tirabiren ondorioz, zazpi lagun inputatu dituzte

ONTZIGINTZA ALORREKO ORDEZKARIEK ETA JAULARITZAK BILERA EGINGO DUTE GAUR

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/1451152/eaeko-ontzigintza--ontzioletako-ordezkarien-eta-jaurlaritzaren-bilera/
  •  Bilerara Arantza Tapia, Jaurlaritzako Ekonomia Lehiakortasun eta Garapenerako sailburua joango da, uda baino lehen hartutako konpromisoari helduz. Helburua, sektoreari "bultzada berria ematea"


2013(e)ko irailaren 16(a), astelehena

EMAKIDA BERRIEN PLEGUETAN ALDUNDIAK BERMATU EGITEN DU BIZKAIBUSEKO LANGILEEN SUBROGAZIOA

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=12129&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=6&codpath_biz=6
  • Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak, Itziar Garamendik, lasaitasuna eskatu dio plantilari "ezer konpontzen ez duten eta zerbitzuaren erabiltzaileen kalterako baino ez diren" lanuzteen deialdiari dagokionez
  • Sailak langileen ordezkariekin biltzeko eskatuko die gaur egungo emakidadunei "alderdien artean benetako borondatea badago errazagoa izango delako bilgunera iristea"

2013(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

Zergen bidez bildutako dirua % 5.2 igo da Bizkaian

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/1433298/zergak-bizkaia-2013--abuztua-arte-bildutako-diru-kopurua-igo-egin-da/
BEZ eta Sozietate zergaren bitartez diru gehiago bildu da eta PFEZ eta Zerga Bereziengatik (alkohola, tabakoa), berriz, gutxiago.