2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Zauria berriz zabaltzeko ikara

Maratoi korrikalaria da Luciano Gomez. “Luky, lankide guztientzat”. Ohituta dago ibilbide luzeak egitera, eta pentsamolde horrekin egin nahi dio aurre datorkionari. “Luzerako joango da gatazka hau”. Arcelor Mittal enpresak aldi baterako baina epe jakinik barik zarratu du Sestaoko ACB altzairutegia, eta ataka estuan utzi ditu 335 behargin. Tartean, Luky. Irakurri gehiago

Zauria berriz zabaltzeko ikara

Bilbo Air ixteko eskatu du PPk

Bilbo Air konpainiaren jarduna auzitan jarri eta elkartea zarratzeko eskatu du Bizkaiko PPk. Eginkizun zehatzik ez betetzea eta azken hamabost urteetan hiru milioi euro “xahutzea” leporatu dio Javier Ruiz Bizkaiko ordezkari nagusiak. Bilbo Air 2001ean jaio zen, Loiuko aireportua sustatzeko helburuarekin, eta sorreratik Jon Gangoiti EAJko europarlamentari ohiak zuzendu du elkartea. Irakurri gehiago.

Bilbo Air ixteko eskatu du PPk

Navalek ferry bat egingo du Baleariarentzat

Irailean aurreratu zuen Navalek kontratua, ta gaur baieztatu du Navalek. Ferryak 1.600 bidaiari eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu eta 2019an nahi dute lanean egotea. Itsasontziaren truke 175 milioi euro jasoko ditu Sestaoko ontziolak. Irakurri gehiago.

 

2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

ORDAINPEKO BIDEETARAKO TARIFEN EREDU INTEGRALA ARI DA AZTERTZEN ALDUNDIA

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek iragarri du Bizkaiko Foru Aldundia tarifen eredu integral berri bat ari dela aztertzen Aldundiak kudeatzen dituen ordainpeko bideetarako. Irakurri gehiago

Imanol Pradales Gernikan

Innobideak-Prestakuntza Directiv@21 Kurtsoak – Kudeaketa Aurreratu Batetarako Osagai Erabakigarriak eta Negozio Ereduaren Berrikuntza


EUSKAL enpresa garatzeko agentzia


Ekitaldien informazioa



Arduinorekin gozatzeko jardunaldia

SPRIk “Arduino: pozarren nago!” topaketa antolatuko du otsailaren 10ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Arduino plataforma  eta bere aukerak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi bat da. Doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Irakurri gehiago. 

ArduinoJornadaSpri

Eusko Jaurlaritzak kirolontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu Ondarroan

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Ondarroako portuan profesionalak ez diren ontzien amarratzeak eskatzeko epea otsailaren 15ean zabalduko da, eta martxoaren 4an amaitu. Guztira, 211 amarratze eskainiko dira. “Eusko Jaurlaritzak, otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena egin ostean, deialdi publiko bidez, Ondarroako portuan amarratzeak erabiltzeko baimen eskaeren prozedura hasiko du”. Irakurri gehiago

Astilleruko kirolontzien portua

Lekeitioko Udalak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, eta beraz, Lekeition erroldatuta dauden...Irakurri gehiago

Lekeitioko portua.

Bermeon, San Migel auziko lurzorua urbanizagarria dela ebatzi du Gorenak

2014.urteko ekainean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziari Bermeoko Udalak eta Bermeo Elder Etxegintzak jarritako kasazio helegitea gutxietsi du Auzitegi Gorenak. Hala, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko (HAPO) 26.1 unitatea baliogabetu du Gorenak. San Migel auzoko lurzoru hori... Irakurri gehiago

San Migelen egiten ari diren etxebizitzak

2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

IK4-Teknikerren patronatura gehitu da Maier Technology Centre

Eibarko IK4-Tekniker konpainiako patronatura batu da Ajangizko Arabieta industriagunean egoitza duen Maier Technology Center (MTC). Pauso hori eman orduko, iazko urrian laguntzaile gisa batzu zitzaion MTC IK4-Teknikerri, eta azken horrek abenduaren 16an egindako batzarrean berretsi zuten patrono berria hartzeko erabakia, urteetako lankidetza indartuz. Irakurri gehiago

Maier Technology Centre

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Euskal industriak finkatu egin du 2015ean proiektu teknologiko eta berritzaile berrietan enplegua sortzeko joera

Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu programak -ETEei kreditu itzulgarriak ematen dizkienak- bete ditu enplegua sortzeko eta proiektu teknologiko berritzaile berriak bultzatzeko espektatibak. Irakurri gehiago.

spri_img_gauzatu_industria

2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

URDINBIDEKO TUNELETAKO LANAK AMAITZEKO PROIEKTUA ADJUDIKATU DU ALDUNDIAK

Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak jakinarazi du otsailaren amaieran berrabiaraziko direla lanak. Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

INSEAD BUSINESS SCHOOLEKO TALENTUAREN INDIZE GLOBALAREN ARABERA, BIZKAIA EREDUA DA TALENTUAREN ARLOKO ESKUALDEKO POLITIKETAN

Mundu-mailako erreferentziako indizea argitaratzean 2015-2016ko txostenean nabarmendu denez, Bizkaia Talent, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurraldearen Garapenerako Sailak sustatutako elkartea, talentua erakartzeko eta eusteko estrategia lehiakorrak ari da garatzen. Irakurri gehiago.

Aldundiaren Logoa

Sestao Txinatik gertu dago

rrutiko intxaurrak bat-batean mahai gainean agertu zaizkigu. Urrutikoak diruditelako Txinako ekonomiaren gorabeherek, hango burtsen amiltzeak, haren ekonomiaren geldotzeak... Euskal Herrian lantegi bat geratzea eragin arte. Irakurri gehiago

Arcelor Mittalen ACB altzairutegia, Sestaon (Bizkaia).

2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Langabezia tasa %14,5era jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eustaten arabera, %0,5 igo dira okupatuak azken hiru hilabeteetan, 889.900 arte. Hiru hilabete horietan bi hamarren jaitsi da langabezia tasa. Irakurri gehiago

Zubi berriaren atzeko auzoa

Urruti geratu da 2004ko urria. Hamarkada bat igaro da Zaha Hadid arkitekto irakiarrak Deustuko Erriberarako diseinatu zuen hirigintza proiektu entzutetsua aurkeztu zuenetik. Auzoa goitik behera aldatuko zuen egitasmo handizalea zen, eta berehala hautsak harrotu zituen. Auzotarrekin gorabehera ugari izan ditu, eta aldaketa ugari izan ditu hamabi urte hauetan. Egitasmoa behin baino gehiagotan aldatu dute, eta krisi ekonomiko gogor batek lanen hasiera atzeratu du urtez urte. Azken finean, Deustuko Erribera penintsula izateari utzi eta uharte bihurtzea aurreikusten du proiektuak, eta bertan eraikin berriz osatutako auzo bat egitea da asmoa. Ez da kasualitatea proiektuari askok jarri dioten ezizena: Bilboko Manhattan. Irakurri gehiago

Zubi berriaren atzeko auzoa

Tokiko garapena, tokikoekin

Krisialdi ekonomikoak gogor astindu du Arratia. Azken urteetan, behin eta berriz errepikatu den irudia da enpresen eta langileen arteko gatazkena. Incoesa eta Prefabricados Lemona enpresek ateak itxi dituzte, eta gatazkak izan dituzte azken urteetan Negarra, Cementos Lemona, Alfus eta Ormazabal lantegietan ere. Irakurri gehiago. 

Tokiko garapena, tokikoekin

BILBAO BIZKAIA, HELSINKIKO MATKA AZOKAN

Bilbao Bizkaia bigarren urtez jarraian da Helsinkiko Nordic Travel Fair (Matka) deritzon azokan; azoka hori Finlandiako eta Europako Iparraldeko turismo-azokarik garrantzitsuena da eta urtarrilaren 24ra arte luzatuko da. Irakurri gehiago.

ESKUALDEA BERRAKTIBATZEKO PROGRAMA BAT GAUZATUKO DU DURANGALDEAK, AUTOENPLEGURAKO 75 PROGRAMA BULTZATZEKO

Teresa Laespada diputatua eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da % 60ko arrakasta izaten duen programa aurkezteko. Langabezian dauden pertsonentzako lan-merkatura sartzeko aukera berriak sustatzea du helburu. Irakurri gehiago

Topaketan

Bilbok proiektu sortzaileentzako Ideiak Martxan lehiaketaren aurtengo deialdia abiarazi du

Ideiak Martxan gazteei zuzendutako lehiaketa bat da, eta helburutzat du hiriko kulturarekin, sormenarekin eta berrikuntza sozialarekin lotutako proiektuen garapena sustatzea. Bilboko Udalak bultzatzen du deialdia Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, eta proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 15era arte. Irakurri gehiago. 

Landareen antena sistemetan oinarritutako nanomaterial fluoreszente berri batzuk diseinatu dituzte

Laser sintonizagarri, argi modulatzaile eta polaritate sentsore gisa erabili dituzte UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak garatutako material fotoaktiboak. Irakurri gehiago.

spri_nanotecnologia_upv

Sestaoko ACB altzairutegia "epe jakinik gabe" itxiko dute

Txinako altzairuaren 'dumping'-ari egotzi dio errua Arcelor Mittalek. Irakurri gehiago

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Orbeak "eraldatzeko gaitasuna" erreibindikatu du bere 175. urteurrenean

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Arantza Tapia eta Anjel Toña sailburuak, Mondragoneko buru Javier Sotil eta hainbat txirrindulari ezagunek eman diote babesa bizikleta enpresari. Irakurri gehiago

Orbeak Mallabian duen lantegia.

ZAMAKONA ONTZIOLAK EGINGO DITUEN ATOIONTZIAK

Santurtziko Zamakona ontziolak «punta-puntako» hamar atoiontzi egingo ditu hurrengo bost urteetan, portuko, altuerako eta itsas salbamenduko lanez arduratzen den Boluda etxearentzat. 2016. urtea bukatu aurretik entregatu beharko dizkio Zamakonak lehenbiziko bi atoiontziak.

Berria.eus

BIZKAIKO OGASUNAK IAZ BILDUTAKOA, MILIOI EUROTAN

2015. urtean 6.515 milioi euroren zergak bildu zituen Bizkaiko Aldundiak. Aurreko urtean baino 31,8 milioi gehiago dira (%0,5), baina urrian Finantzen Euskal Kontseiluak kalkulatutakoa baino 150 milioi gutxiago. Aldundiak azaldu duenez, urtearen amaieran BEZaren bilketa 164 milioi jaitsi zen, petrolioaren eta gasaren prezioen jaitsierak produktu horiekin aritzen diren Bizkaiko enpresen sarrerak gutxitu zuelako.

Berria.eus

2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

Arrantza-aparailuak egiten irakatsiko du Arrain Azoka elkarteak

Bermeoko Arrain Azoka elkarteak arrantzaleek erabili ohi dituzten aparailuak, murtxilak eta beste egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Irakurri gehiago

Arrantzaleak eta umeak, XIX. Arrain Azokan

Batzordea Artxandako tuneletako eta "Supersurreko" trafikoek "% 6,46ko" eta "% 5,89ko" hazkundea izan eben, hurrenez hurren

2015. urtea “urte ona” izan da Artxandako Tuneletako eta Metropoliko Hegoaldeko Saihesbideko (MHS-VSM) trafikoa berreskuratzeko, ordaindu beharreko errepide horreen erabilerak, “krisialdi ekonomikoa dala eta”, behera egin dauen ekitaldi batzuen ostean. Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde garapena Sustatzeko foru diputatu jaunaren eretxiz, Bilbora sartzeko tunelen erabilereak “% 6,46ko” igoerea izan dau. Batzar Nagusien aurrean gaur izan dauen agerraldian, Aldundiko arduradunak esan dauenez, “Supersur” deritxon errepidearen kasuan, hazkunde hori “% 5,89koa” izan da. Irakurri gehiago

Batzordea

BILBAO-BIZKAIA-K HIRIAN EKITALDI HANDIAK ANTOLATZEKO GAITASUNA ETA ERAKARGARRITASUN TURISTIKOAK ERAKUTSIKO DITU FITUR-EN

Bilbao Bizkaia, The Place to Be argitalpena aurkeztuko da, hiriko eta lurraldeko hitzordu interesgarri nagusiak ezagutzera emango dituena. Bilbao-Bizkaiak FITUR GAY (LGBT) espazioan lehenengoz parte hartuko du eta informazio-stand bat izango du bertan. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia Helsinkin egingo den Nordic Travel Fair (Matka) azokara joango dira urtarrilaren 21etik 24ra. Finlandian, lehentasuna duen merkatuan, hiria eta lurraldea aurkeztuko dizkiete komunikabideei eta turismoaren sektorean eragin handia duten pertsonei. Irakurri gehiago



Aldundiaren Logoa

FORU MUSEO ETA ARETOETAN % 15 EGIN DU GORA BISITARI KOPURUAK 2015EAN

Bizkaikoa erakunde publikoak kudeatzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek 204.149 bisitari izan dituzte 2015. urtean. Gorakada hori handiagoa izan dela esan daiteke (% 30 gehiago zenbaki absolutuetan), beste bi faktore hauek aintzat hartzen badira: 2015ean La Encartada Museoa foru museoen sarean sartu da eta Arrantzaleen Museoa berriro zabaldu da, 2014an itxita egon ondoren, birgaitze-lanak direla eta. Irakurri gehiago


Aldundiaren Logoa

BIZKAIAK BERRITU EGIN DU INNOBIDEAK PROGRAMAREKIN DUEN KONPROMISOA LURRALDEKO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO

Innobideak Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren bitartez, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundien proiektu bateratu bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak dinamizatzeko laguntza eman die lurraldeko 90 enpresei, programaren lehenengo bi edizioetan (2014an jarri zen martxan).  Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko txotx denboraldia %100 bertako sagarretik lortutako 180.000 litro sagardokin hasi da

Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu da gaur goizean Zornotzako Uxarte sagardotegian. Irakurri gehiago. 

Bizkaiko txotx denboraldia inaugurazioa Zornotzako Uxarte sagardotegian

Mugikortasun eta logistika klusterrak eta Deustok bat egin dute talentua bultzatze aldera

Harremanak lotu eta talentua bultzatze aldera, mugikortasun eta logistika MLC ITS Euskadi klusterrak eta Deusto Business School negozio eskolak lankidetza hitzarmena sinatu dute, esperientzia akademiko eta profesionalen trukea bultzatzeko asmoz. Irakurri gehiago.

SPRI_innovación_MLC_Deusto

Gamesak eguzki- energiazko proiektu bat burutuko du Indian

Energia berriztagarrietarako teknologian espezializatutako Gamesa euskal konpainiak, New Era Enviro sustatzailearekin kontratua itxi du, Indiako Hegoaldeko Telangana eskualdean kokatutako hiru plantatan, 23 megawatt-eko eguzki- potentzia garatzeko. Irakurri gehiago.

SPRI_internacionalización_Gamesa

Hozkailu solidarioak janaririk ez xahutzeko

Leioako Ostalaritza Eskolako jantokia ixten denean, eskolako arduradunek mundu guztiarentzat zabalik dagoen hozkailu irekian sartzen dituzte egunero menuan soberan gelditu diren platerak eta postreak, beste pertsona batzuek aprobetxa ditzaten  zabor-ontzira bota beharrean. Ekimena Hozkailu Solidarioa proiektuaren barruan dago,  zeina iaz sortu baitzen Galdakaoko GBGE Boluntarioen Elkarte Humanitarioak bultzaturik. UPV/EHUko Ostalaritza Eskolako hozkailua urtarrilaren 14an instalatu zen, eta hala, sei daude hainbat udalerritan banatuta. Irakurri gehiago.

NeveraSolidaria
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-hozkailu-solidarioak-janaririk-ez-xahutzeko#sthash.nVAwqWeq.dpuf

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Arrain gutxi saldu da Ondarroako bentan

Asteon, oso arrain gutxi lehorreratu dute baxurako arrantzaleek Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Itsasoaren egoera ez da batere ona izan, olatuak nahikoa handiak izan dira eta haize asko egon da egunotan. Arrantzatu den arrain kopurua txikia izan dela kontutan hartuta, gainera, itsasoratu den ontzi kopurua ere oso txikia izan da. Egunotan, Ondarroan deskargatu duten ontziak hiru besterik ez dira izan. Irakurri gehiago

Erosleak arrainaren kalitatea ikusten, Ondarroako kofradia aurrean

Lana erregulatzeko txostenak erdira jaitsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa

 Lana erregulatzeko espedienteak erdira jaitsi dira 2015ean: 695 bildu ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, iaz baino %52 gutxiago; 1.434 jaso zituen orduan. Erregulazio txostenek 8.108 langileri eragin diete: 5.718 langileri kontratua aldi baterako eten diete —iaz baino %53 gutxiagori—, 1.530i lanaldia jaitsi diete (-%52), eta kalean geratu dira 860 (-%41). Sektorez sektore begiratuta, abenduan ere aurreko hilabeteetako joerari eutsi diote datuek. Zerbitzuen sektorean egon zen espediente gehien (%45,04); industria arloan izan dira %39,14, eta eraikuntzan %15,40. Egun, 406 espediente daude indarrean.

Berria.eus

Sener-ek ospitale-instalazio bat eraikitzeko lanak ikuskatu ditu Mexikon

Sener ingeniaritza eta teknologiako enpresa-taldeak lanen ikuskapena eta proiektu exekutiboaren idazketa eta egiaztapena egin ditu, Mexiko Hirian kokatutako Eduardo Lizeaga Ospitale Nagusiko ekipamendu kirurgiko baten eraikuntzarako. Irakurri gehiago. 

Spri_internacionalización_SENER

2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

San Anton azoka

Era berezian ospatuko dute Mungiarrek gaurko eguna. Jaietako egun handia gaur baita (San Antontxu Eguna). Antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

2016(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

Bilboko Portuak dio gehiegizkoak direla garraiolariei jarritako isunak

Bilboko Portuan jarduten duten garraiolarien elkarte bati eta bi kooperatibari  milioi askoko isunak ezarri dizkiete, ontzi-enpresa baten aurka boikot kolektiboa egiteagatik. Irakurri gehiago

Bilboko Portua. Argazkia: EFE

Munduan gertatutakoak. Urtarrileko bigarren astea

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena. Irakurri gehiago. 

spri_internacionalizacion_lo_que_pasa_mundo

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf

Dynamik euskal enpresak auto elektrikoak hornituko dizkio Mexiko DF-ri eta Indiak izan du auto-salmenten hazkunde handiena - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-munduan-gertatutakoak-urtarrileko-bigarren-astea#sthash.Iw11I2w5.dpuf

Maurizio Prato, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu mailako aditurik nagusienetako bat, CIC biomaGUNEn hasi da lanean

CIC biomaGUNE ikerketa zentroak, grafeno eta karbonozko nanohodietan mundu mailako aditurik nagusietakoa den Maurizio Prato italiarra, kontratatu egin du. Ikertzailea, Ikerbasqueren programaren bidez hasi da lanean ikerketa zentruan eta ikerketa lerro berri baten buru izango da, bai neurozientzietan bai muineko lesioen arloetan aipatutako materialen aplikazioak bilatzeko xedez. Irakurri gehiago. 

spri_nanotecnologia_CIC biomaGUNE_15012016

2017. urte hasieran estreinatuko dute Getxoko itsas estazio berria

Hasi da atzerako kontua. Getxoko transatlantikoen itsas terminal berria 2017. urte hasieran estreinatuko dute. Hala, ate berri bat irekiko zaie Bizkaira itsasoz etorriko diren etorkizuneko bidaiari eta turistei. Proiektua aurrera eramateko, itsas estazioaren obren kontratuak adjudikatu ditu Bilboko Portu Agintaritzak, 6,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Irakurri gehiago

2017. urte hasieran estreinatuko dute Getxoko itsas estazio berria

Isunak jarri dizkiete Bilboko Portuko garraiolari batzuei

Bilboko Portuko Agintaritzak «gehiegizkotzat» jo ditu portuan aritzen diren garraiolariek Maerks Lines ontziei eginiko boikot kolektiboaren harira jaso dituzten isun ekonomikoak. Denera, 1,5 milioi eurotik gorako zigorrak ezarri dizkiete portuko garraiolarien elkarteari eta bi kooperatibari. «Neurriz kanpokoak» direla esan arren, erabakia errespetatuko du agintaritzak.

Berria.eus

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

CLHk 18 milioi euro inbertitu ditu Bilboko Portuko instalazio berri batean

 Petrolio-produktuak biltegiratu eta banatzen dituen CLH konpainiak 18 milioi euro baino zertxobait gehiago inbertitu du, Bilboko Portuan eskariaren hazkundeari aurre egiteko eraiki duen instalazio berrian. Irakurri gehiago.

Spri_infraestructuras_CLH

Metromeet metrologiari buruzko konferentziak sektoreko nobedadeak aztertuko ditu

Bilbon otsailaren 24a eta 26a bitartean bere hamaikagarren edizioa egiten ari den Metromeet metrologia industrial dimentsionalari dedikatutako Europako konferentziak, profesionalak, enpresak eta organismoak bilduko ditu, azken joerak eztabaidatu eta sektoreko azken teknologia aurrerakoienak aurkezteko asmoz. Irakurri gehiago. 

Spri_tecnología_Metromeet

Susmo txarren zaparrada

Frantziako Gobernuak Renaulten egoitzak miatu dituela jakin ostean, auto konpainiak %20rainoko galerak izan ditu burtsan. Isurien iruzurrik ez du aurkitu Parisek. Irakurri gehiago

Renaulten kontzesionario bat, Parisen, artxiboko irudi batean.

Truka daitezke Eroskiren ekarpenak

Kooperatibaren eskaintza onartzen dutenek jarritako diruaren %30ari uko egin beharko diote, %15 jasoko dute dirutan eta %55 12 urteko zorraren bidez. Irakurri gehiago

Eroskiren iazko batzar nagusia.

2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

8. MITOA: “Nire sindikatuek ez dute nahiko…”

 Innobideak Pertsonak: Pertsonek antolakundeetako kudeaketan, emaitzetan edo jabetzan duten parte-hartzearen mitoak eta errealitateak. Irakurri gehiago.

pertsonak-mito8

Zabaldu da epea industriako I+G-rako laguntzak eskatzeko Hazitek eta Elkartek programetan

Bi programa horiek 92 milioi euroko finantzaketa dute eta eskaerak aurkezteko epeak martxoarean 18an eta otsailaren 26an bukatuko dira.  Irakurri gehiago. 

spri_innovación_programas_2016

Interneten izan beharreko segurtasun juridiko ezezaguna

SPRI Taldearen jardunaldi batean erakutsi da zer egin behar den zigorrak saihesteko plataforma bat sarean plazaratzen denean. Jorge Campanillas adituak ohartarazi du  markak erregistratu behar direla produktuak eta zerbitzuak saltzeko, datuen babeserako legea bete behar dela eta argi adierazi behar direla kontratazioaren baldintzak. Irakurri gehiago.