UGTk azaldu duenez, atzo arratsaldean sinatu zuten Bizkaiko ostalaritza
sektoreko lan hitzarmena ELAk, CCOOk eta UGTk patronalarekin. Bi aldeak
abenduaren 30ean adostu zuten akordioaren zirriborroa. Bi urtez egongo
da indarrean ituna: 2016an %1,60ko soldata igoera izango dute, eta
2017an aurtengo KPI gehi %0,4koa. Bi urteko ultraaktibitatea izango du
16.000 langileri eragingo dion hitzarmenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina