Bizkaiko Foru Aldundiak 92 saltoki aztertu ditu, zerga iruzurraren
aurkako kanpaina batean. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak atzo
azaldu zuenez, haietako 49ren aurkako zigor prozedurak abiatu dituzte:
14 saltoki erosketa tiketak ez egiteagatik, eta beste 35 zergaduna
identifikatzeko zenbakia ez agertzeagatik. Gainera, beste 21 saltokiri
ohartarazi diete fakturazioa gaizki egiten zutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina