Getxoko Turismo Bulegoak 51.772 bisitari hartu zituen iaz. Hala, aurreko
urtean baino %54 gehiago etorri ziren 2015ean, Udalak jakinarazi
duenez. Ereagako bulegoan 21.810 lagunen zalantzei erantzun zieten,
bisitari guztien %42 (2014an baino %25 gehiago); Bizkaiko Zubian dagoen
bulegoan, berriz, 24.685 laguni, guztien %48 (aurreko urtean baino %67
gehiago); eta bulego mugikorretan gainerakoei, 5.277 bisitariri (%10),
aurreko urtean baino %198 gehiagori.
Irakurri gehiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina