Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak
Faes Farma
enpresa farmazeutikoak Leioan daukan egoitza bisitatu du gaur goizean,
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuagaz eta Jon
Darpon Osasun sailburuagaz batera. Zuzendaritza-taldeagaz bildu da eta
instalazioak bisitatu ditu ondoren, bertan ikertzen eta botikak ekoizten
egiten duten lana zuzenean ezagutzeko. Horrela, Urkulluk babesa
adierazi gura izan die ikerketaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eutsi
dioten euskal enpresa denei, "ezagutza eta enplegu jasangarria sortzeko
gauza izan baitira urteetan zehar".
Irakurri gehiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina