Martiaren 9an barriro medikuforentseak greba eguna izango dabe. Joan
martiaren 2an be egin eben grebea eta datozen martiaren 9 eta 16rako be
deituta dauke . Justizia sailaren menpe dagoz eta Laukoakaz parekatzea
eskatzen dabe besteak beste. 2010. urtean lortutako akordioak betetea.
Ez da ezustean iritsi. Euskal altzairugintzaren beheraldiaren zerrendan,
kaltetuen arteko beste bat da Tubos Reunidos enpresa. Traparango
Galindo kalean dagoen Productos Tubulares adarrak aldi baterako
erregulazio dosierra aurkeztu berri die langileei. Inportazio merkeei
eta energia kostuei ezin eutsi dabil lantegia, eta, egoera irauli
bitarte, aldi baterako erregulazio dosierra aurkeztu die langileei.
Galindoko plantak dituen 430 beharginetatik 398ri eragingo die neurriak;
langile zerrendan dauden %92ri, alegia. Irakurri gehiago.
La Comercial -orain Deusto Business School- fakultatearen ehungarren
urteurrena ospatzeko ekitaldian, Ahaldun Nagusiak adierazi du lurraldeak
eta haren hiriburuak, Bilbok, protagonismoa berreskuratu behar dutela
estatuko eta nazioarteko finantza-nodo gisa. Irakurri gehiago.
ELAren ustez, altzairugintzako kaleratzeak «zuritzeko argudioak» dira Txinaren dumping-a
zein argindarraren faktura garestia. Horren adibide, gogoratu du Txinan
bertan ere ekoizten duela Sestaon aldi baterako itxita dagoen ACB
altzairutegiko jabeak, Arcelor Mittalek. Jaurlaritzaren politika
ekonomiko falta ere salatu du ELAk.
1.282 eraikinetan egin behar izango dute 2016an Eraikinen Ikuskaritza
Teknikoa, higiezinaren zaintzaren egoera azaltzen duen txostena, udalari
aurkeztu beharrekoa. Irakurri gehiago
EAEko lan merkatua gero eta gehiago zahartzen ari da, eta De la Ricak
ohartarazi du gazte gabezia ezin zaiola soilik jaiotza tasari egotzi:
«Gazteak ez daude aktiboak, ez okupatuak, ez langabezian». Irakurri gehiago
Ondarroako Udalak abian ipini duen Nahizun Ondarru! Gazte enplegua bultzatuz parte hartze prozesuaren bitartez, Ondarroa 2020 proiekturako gazteen ekarpenak jaso nahi dira.
“Gazteen behar eta ikuspuntuak ezagutuz eta partekatuz, gazteen artean
enplegua sustatzeko aurrera eraman beharreko erronka berriak guztion
artean adostuko dira. Eta helburu horri jarraituko dio Ondarroako Udalak
martxan jarritako prozesu berritzaileak”. Irakurri gehiago.