2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

ASTEBUKAERA HONETAN DURANGON OSPATUKO DA Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka,

Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka, estatu mailan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da.
Durangon urtero ospatzen den azoka da Berdeago, bere Euskal Autonomi Erkidegoko kokapena dela eta Bizkaiko herririk erreferenteenetako bat delarik. Azokak hiru edizio ospatu ditu dagoeneko eta iraunkortasunarekin erlazioa duten gairik garrantzitsuenen sustatzaile bilakatu da. Informazio gehiago

LAN BILA TAILERRAK JARRI DITU MARTXAN LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAK

Eskualdeko gazteen laneratzeko aukerak hobetze aldera, Lan Bila tailerrak emango ditu Leartibai Garapen Agentziak. Lehenengo saioak Markina-Xemeinen egingo dituzte otsailean eta martxoan, eta hurrengokoak Ondarroan eta Lekeition egingo dituztela aurreratu dute. Irakurri gehiago

I. Lan azoka

AURREKOENTUEN INGURUKO HERRI BATZARRA EGINGO DUTE GAUR, AULESTIN

2016ko aurrekontuez hitz egiteko batzarrera deitu ditu herritarrak Aulestiko Udalak. Hala, herrian zertan inbertitu behar den erabakitzeko aukera emango die  bertaratutakoei. Gaur egingo dute batzarra 19:00etatik 20:30era bitartean, udaletxeko musika gelan. Irakurri gehiago

DEMAK ANTOLATU DITUEN GAZTE EKINTZAILEEN I. JARDUNALDIETAN BIZKAIKO LAN-DEMOGRAFIAREN MAPA AURKEZTUKO DA

Jardunaldien lema ‘Think Different, Be Creative’ da eta ostegun honetan egingo dira Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldietan DEMAk laguntzen dituen eta arrakasta izan duten proiektuak burutu dituzten enpresen erakusketa-gunea egongo da. Ekintzailetzari buruzko hitzaldi eta mahai-inguru batzuen ardatza gizarte-sektorearen arloko enpresen aukerak izango dira.  Irakurri gehiago

Irudia handitu: DEMA.

Zordun handien zerrendak argitaratzea onetsi dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

Bizkaiko foru ogasunarekin milioi batetik gorako zorrak dituztenen izenak argitaratzea ontzat hartu zuten atzo lurralde horretako batzar nagusiek. Aurten kaleratuko dute lehen zerrenda, martxoaren 31n zor handiak zituztenekin. Hortik aurrera, abenduaren 31ko egoera hartuko dute kontuan. Zerrendetan pertsona fisikoen izen osoak kaleratuko dira, edo sozietatearen izena.

Berria.eus

Gaur hasiko da Correscales 2016, prekaritatearen kontrako korrika

Bilbotik Bartzelonaraino abiatuko da prekaritaren kontrako korrikaldia. BERRIAk bi antolatzaileen azalpenak jaso ditu bideo batean (Lara Madinabeitia, BerriaTB). Irakurri gehiago.

Berria.eus