2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

2016/02/02 Giza ehun artifizialak hobetzeko estrategia berri bat

UPV/EHUren eta Oxfordeko Unibertsitatearen ikerketak hobetu egin du zelulek ehunean behar dituzten oxigenoa eta nutrienteak garraiatzeko modua. Irakurri gehiago. 

spri_ris3_UPV investigador eneko axpe

Factor CO2 enpresak plan energetiko baten elaborazioaren esleipena lortu du Indonesian

Bilbon finkatuta dagoen Factor CO2 aholkularitza-enpresak Indonesiako Bogor hiriko estrategia energetikoa eta klimatikoa lantzeko plana garatuko du, berotegi-efektuko gas isurketak murrizten laguntzeko asmoz. Irakurri gehiago.
 SPRI_internacionalización_Factor-CO2-ArgoRaung

Gernikako ospitalean langileen ehuneko 90 egoera prekarioan daudela salatu du ELA-k

Osakidetzan prekarietateari aurre egiteko kanpaina hasi zuen ELAk orain hiru hilabete eta, orduz geroztik, protestak egiten ari dira osasun zentro eta ospitaleetan. Gernika-Lumoko ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean eta, salatu dutenez, osasun zentro horretan lan egiten duten beharginen %90 egoera prekarioan ari da. ELAko Osakidetzako arduradun Peio Igeregik salatu duenez, “langileen %90 behin-behineko kontratuarekin ari da lanean”. Irakurri gehiago

Gizonezko bat hil da traktorearekin istripua izanda

Lurrak mantentzeko lanean ari zela, traktorearekin istripua izanda hil da gizonezko bat Zamudion (Bizkaia). Adar batzuk arrastaka eramaten ari zen. Karga kontrolatzeko ibilgailutik jaitsi da, eta, arrazoi jakinekorik gabe, traktoreak azpian harrapatu du.

Berria.eus

Pandako greba deialdia bertan behera utzi dute

Lanpostuak Bilbotik Zamudiora ez aldatzeko gaur hasi behar zuen Pandako langileen greba mugagabea ez da egingo. Zuzendaritzak lekualdatzea gelditu du, eta hilabeteko epea ezarri du batzordeak akordio bat lortzeko. Lekua aldatzeak «eragin izugarria» duela diote langileek.

Berria.eus