2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

Gobernuek suspertzea nabarmendu dute, eta sindikatuek prekaritatea

Krisia hasi zenetik langabezia gehien jaitsi den urtea dela diote Gasteizko eta Iruñeko agintariek. Irakurri gehiago


28.500 enpleguren suspertzea

Urtebetean 20.397 langabe gutxiago egotea ekarri du %3 inguruko hazkundeak Hego Euskal Herrian. 28.417 pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda, eta jadanik 1.167.500 dira. Irakurri gehiago


Beste hilabete bat izango du Eroskik hitzartutako desinbertsioak egiteko



Bere zorra duten bankuekin akordio bat lortu du Eroskik. Horren bidez, hilabetez luzatu dute 300 milioiko desinbertsioak egiteko epea, otsailaren 29ra arte. Aktibo «ez estrategikoak» erosteko eskaintzak dituela ziurtatu du kooperatibak, baina operazioen «konplexutasunak» salmenta prozesua luza dezakeela uste du. Duela urtebete 2.650 milioiko zorra berregituratu zuen Eroskik bankuekin.
Berria.eus