2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Langabezia tasa %14,5era jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eustaten arabera, %0,5 igo dira okupatuak azken hiru hilabeteetan, 889.900 arte. Hiru hilabete horietan bi hamarren jaitsi da langabezia tasa. Irakurri gehiago

Zubi berriaren atzeko auzoa

Urruti geratu da 2004ko urria. Hamarkada bat igaro da Zaha Hadid arkitekto irakiarrak Deustuko Erriberarako diseinatu zuen hirigintza proiektu entzutetsua aurkeztu zuenetik. Auzoa goitik behera aldatuko zuen egitasmo handizalea zen, eta berehala hautsak harrotu zituen. Auzotarrekin gorabehera ugari izan ditu, eta aldaketa ugari izan ditu hamabi urte hauetan. Egitasmoa behin baino gehiagotan aldatu dute, eta krisi ekonomiko gogor batek lanen hasiera atzeratu du urtez urte. Azken finean, Deustuko Erribera penintsula izateari utzi eta uharte bihurtzea aurreikusten du proiektuak, eta bertan eraikin berriz osatutako auzo bat egitea da asmoa. Ez da kasualitatea proiektuari askok jarri dioten ezizena: Bilboko Manhattan. Irakurri gehiago

Zubi berriaren atzeko auzoa

Tokiko garapena, tokikoekin

Krisialdi ekonomikoak gogor astindu du Arratia. Azken urteetan, behin eta berriz errepikatu den irudia da enpresen eta langileen arteko gatazkena. Incoesa eta Prefabricados Lemona enpresek ateak itxi dituzte, eta gatazkak izan dituzte azken urteetan Negarra, Cementos Lemona, Alfus eta Ormazabal lantegietan ere. Irakurri gehiago. 

Tokiko garapena, tokikoekin

BILBAO BIZKAIA, HELSINKIKO MATKA AZOKAN

Bilbao Bizkaia bigarren urtez jarraian da Helsinkiko Nordic Travel Fair (Matka) deritzon azokan; azoka hori Finlandiako eta Europako Iparraldeko turismo-azokarik garrantzitsuena da eta urtarrilaren 24ra arte luzatuko da. Irakurri gehiago.

ESKUALDEA BERRAKTIBATZEKO PROGRAMA BAT GAUZATUKO DU DURANGALDEAK, AUTOENPLEGURAKO 75 PROGRAMA BULTZATZEKO

Teresa Laespada diputatua eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da % 60ko arrakasta izaten duen programa aurkezteko. Langabezian dauden pertsonentzako lan-merkatura sartzeko aukera berriak sustatzea du helburu. Irakurri gehiago

Topaketan

Bilbok proiektu sortzaileentzako Ideiak Martxan lehiaketaren aurtengo deialdia abiarazi du

Ideiak Martxan gazteei zuzendutako lehiaketa bat da, eta helburutzat du hiriko kulturarekin, sormenarekin eta berrikuntza sozialarekin lotutako proiektuen garapena sustatzea. Bilboko Udalak bultzatzen du deialdia Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, eta proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 15era arte. Irakurri gehiago. 

Landareen antena sistemetan oinarritutako nanomaterial fluoreszente berri batzuk diseinatu dituzte

Laser sintonizagarri, argi modulatzaile eta polaritate sentsore gisa erabili dituzte UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak garatutako material fotoaktiboak. Irakurri gehiago.

spri_nanotecnologia_upv

Sestaoko ACB altzairutegia "epe jakinik gabe" itxiko dute

Txinako altzairuaren 'dumping'-ari egotzi dio errua Arcelor Mittalek. Irakurri gehiago