2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

5.000 «BONO DENDA» GEHIAGO SALGAI GAURTIK AURRERA

Bizkaiko Foru Aldundiak CECOBIrekin batera sustatzen du «Bono Denda» kanpaina, BilbaoDendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntzarekin, eta erabaki du 5.000 bonu gehiago ateratzea urtarrilaren 30era arte iraungo duen kanpainaren barruan. Bonu gehiago aterata kontsumitzaileen artean hauteman den eskaera handiari erantzun nahi zaio, eta, aldi berean, lurraldeko txikizkako merkataritza laguntzen jarraitu nahi da Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan. Irakurri gehiago

EUSKADIKO INSTITUZIOEK 446 MILIOI EURO INBERTITUKO DITUZTE I+G+B JARDUERETAN 2016AN

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak parte hartu du gaur arratsaldean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan. Irakurri gehiago


BIZKAIA STARTUP-AK BILATZEN HASI DA, ENPRESA SORTU BERRIEN MUNDUKO LEHIAKETARIK HANDIENEAN PARTE HARTZEKO

Urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketan izena emateko epea. Hamar startup hautatuko dira, Bostonen hazten eta trebatzen jarrai dezaten MassChallenge-en, munduko enpresa-bizkortzailerik handienean. Irakurri gehiago


Tecnaliak 2020ra arte teknologia berrietara eta proiektuetara 100 milioi euro bideratzea aurreikusi du - See more at: http://www.spri.eus/bilaketa?ba=1&seccion=5#sthash.3LAI9sXD.dpuf

Teknalia korporazio teknologikoak plan estrategiko berria aurkeztu du - irakurri gehiago


Teknologia berriei esker jadanik gurera heldu den negozioa - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-teknologia-berriei-esker-jadanik-gurera-heldu-den-negozioa#sthash.2iO40UMI.dpuf

SPRI Taldearen jardunaldi batean negozio aukera berriak erakutsi dira eta EIKTen sektoreko enpresekin kontaktatu da aliantzak bilatzeko. Tomás Iriondok, Gaia klusterreko gerenteak, esan du iraultza digitalaren ondorio garrantzitsuena dela “ekoizleari hurbiltzea produktu edo zerbitzuaren erabilerari buruzko informazioa”.  Hurbilketa bat sortzen da gauzen erabileraren eta produktu eta zerbitzuen hornitzaileen artean”. -irakurri gehiago


UPV/EHUko ikasleek hezkuntza arloko 12 aplikazio mugikor aurkeztu dituzte - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-upvehuko-ikasleek-hezkuntza-arloko-12-aplikazio-mugikor-aurkeztu-dituzte#sthash.eCdgbAYX.dpuf

Bilboko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoko eta  Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleek proiektu bat egin dute elkarrekin, hezkuntza arloko aplikazio mugikorrak garatzeko. Emaitzak abenduaren 11n aurkeztu ziren UPV-EHUk antolatutako Hezkuntzarako I. App Azokan. - Irakurri gehiago


Legatz kuotaren murrizketa %21,5ekoa izanen da 2016an

Neurriak Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleei eragingo die. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, urte "zaila" izango da arrantzaleentzat. Irakurri gehiago


Istripu hilgarriak ia %20 igo direla esan du Osalanek

BILBO. Datu ofizialen arabera ere, lan istripuek gora egin dute aurten. Azarora arte 31 langile hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo Osalanek zabaldu zuenez. Iaz baino bost gehiago dira (+%19,2). Guztira, 3.258 lagunek hartu dute gaixo agiria lan istripu baten ondorioz.


Urtea negatiboan amaitzeko bidean da inflazioa, bigarrenez

Azken urtean prezioak %0,2 jaitsi dira, batez ere petrolioaren jaitsierarengatik. Nekez bukatuko du iazko mailan (-%0,8), azken asteotan erregaia berriro merkatzen ari den arren. Irakurri gehiago


Hegoaldeko ekonomiak hazkunde erritmoari eutsiko dio 2016. urtean

Datorren urtean %2,8 haziko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa, eta hamarren bat gehiago Nafarroakoa. Hazkundeari esker, langabezia tasa beste pare bat puntu jaistekoa da 2016an. Irakurri gehiago