2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Zauria berriz zabaltzeko ikara

Maratoi korrikalaria da Luciano Gomez. “Luky, lankide guztientzat”. Ohituta dago ibilbide luzeak egitera, eta pentsamolde horrekin egin nahi dio aurre datorkionari. “Luzerako joango da gatazka hau”. Arcelor Mittal enpresak aldi baterako baina epe jakinik barik zarratu du Sestaoko ACB altzairutegia, eta ataka estuan utzi ditu 335 behargin. Tartean, Luky. Irakurri gehiago

Zauria berriz zabaltzeko ikara

Bilbo Air ixteko eskatu du PPk

Bilbo Air konpainiaren jarduna auzitan jarri eta elkartea zarratzeko eskatu du Bizkaiko PPk. Eginkizun zehatzik ez betetzea eta azken hamabost urteetan hiru milioi euro “xahutzea” leporatu dio Javier Ruiz Bizkaiko ordezkari nagusiak. Bilbo Air 2001ean jaio zen, Loiuko aireportua sustatzeko helburuarekin, eta sorreratik Jon Gangoiti EAJko europarlamentari ohiak zuzendu du elkartea. Irakurri gehiago.

Bilbo Air ixteko eskatu du PPk

Navalek ferry bat egingo du Baleariarentzat

Irailean aurreratu zuen Navalek kontratua, ta gaur baieztatu du Navalek. Ferryak 1.600 bidaiari eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu eta 2019an nahi dute lanean egotea. Itsasontziaren truke 175 milioi euro jasoko ditu Sestaoko ontziolak. Irakurri gehiago.