2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

Capacity4dev plataforma, lankidetzako agenteentzako topagunea

Capacity4dev plataforma Europako Batzordeak bultzatutako ekimen bat da, eta bere helburua da ezagutzak, esperientziak eta ideiak partekatzea lankidetzaren eta nazioarteko garapenaren inguruan. 2009an sortu zen espazioa, eta hasieran, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Zuzendaritza Nagusiko (DEVCO) langileek informazioa trukatzeko gune bat zen, baina denborarekin eragile gehiago ere sartu dira. Irakurri gehiago. 

Capacity4dev

IZENA EMATEKO EPEA AMAITZEKO HAMAR EGUN GERATZEN DIRENEAN IA 200 ESKABIDE JASO DIRA BIZKAIKO LEHENENGO HIRU ENPLEGU ANEZKETARAKO

Izena ematen duten langabeen arteko hautaketa-prozesua hil amaieran egingo da. Anezka bakoitzean 20 langabek hartuko dute parte, eta otsailetik ekainera bitartean jardungo dute. Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

BILBON ETA BIZKAIAN EGITEKO BESTE LAU TURISMO-EGITARAU IRISGARRI ETA BERRI AURKEZTU DIRA BILBON

 #Bizkaia4All ekimenaren barruan, lau programa abiaraziko dira hirian eta lurraldean. Azken asteetan in situ balioetsi eta aztertu dituzte desgaitasunen bat duten pertsonek. Bilbo eta Bizkaiko turismo-proposamen berrien irisgarritasunari dagokionez, parte-hartzaileen balorazioak "oso positiboak izan dira", baina, hala ere, "autokonplazentziatik urruntzeko" beharra nabarmendu dute."Turismoari begira, ahalmen handiko produktu bat dugu eta Bilbo eta Bizkaia bisitatzeko toki gisa sustatzeko eta kokatzeko orduan erabili behar dugu" adierazi du TravelforAll taldeko Andrés Ginések, proiektu aitzindari honen koordinatzaileak. Irakurri gehiago

Travel4all

2015ak Jaurlaritza ase du

Eusko Jaurlaritzak uste du amaitu berri den urtea ekonomikoki ona izan dela, langabezia jaitsi delako, enplegua sortu, eta hazkunde eta defizit helburuak bete. Irakurri gehiago

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, atzo, Gasteizen.