2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

“Enpresa Digitala Invest” kongresua: 4.0 industriarantz EIKTen bitartez -

Enpresa Digitala Invest ekimenak sektore anitzeko topaketak antolatzen ditu, esparru desberdinetako konpainiek aurrez aurreko bilerak egin ditzaten beste sektore batzuetako enpresekin eta, bide horretatik, beren premiei erantzungo dieten kolaborazioak sor ditzaten. Ekimen horren barruan Enpresa Digitala Invest Kongresua antolatuko da abenduaren 15ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Hitzordu horren xedea da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak txertatzea euskal enpresa industrialetan, berrikuntza prozesuak ahalbidetzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/ikt-enpresa-digitala-invest-kongresua-4-0-industriarantz-eikten-bitartez#sthash.DPvtPgDD.dpuf

"Enpresa Digitala Invest" kongresuak EIKTak bultzatu nahi ditu euskal empresatan. Irakurri gehiago

Batzar Nagusia 335 zuzenketa-eske partzial aurkeztu jakoz 2016ko Bizkaiko Aurrekontu Proiektuari

Batzarretako taldeek 335 zuzenketa-eske partzial aurkeztu deutsiez 2016ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Proiektuari. Kontu horreek izapidetze prozesuan dagoz Bizkaiko Batzarretan, eta zuzenketa-eskeak aurkezteko epea gaur amaitu da. Ganera, oposizino osoak kontuak itzultzeko eskatu dau. EH Bilduk, Podemos Bizkaiak eta Bizkaiko Talde Popularrak osotasuneko zuzenketa-eskeak aurkeztu ditue.

'ZureESKUbideak’ dinamika jarriko du martxan LAB sindikatuak Busturialdean

LAB sindikatu abertzalearen ustez, prekaritatean sartuta dago egun euskal langileria, eta egoera hori normaltzat hartzeak kezkatzen du sindikatua. Hala, uste du inoiz baino garrantzitsuagoa dela langileriaren eskubideak zeintzuk diren jabetzea, eta, horregaz batera, egoerari aurre egitea ezinbestekotzat jo du. Hori dela eta, ZureESKUbideak dinamika jarri du martxan.