2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Aurrekontuak onartzeko osokoa eta kontroleko saioa

Goizeko 09:00etatik aurrera, 2016ko Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko Batzarretako azkenengo izapidea gauzatuko da Gernikako Batzarretxean. Foru Arau proiektuaren erespena, oposizinoko batzarretako taldeek erreserbau dituen 325 zuzenketa-eske partzialakaz (PP-ren 191, EH Bilduren 99 eta Podemos Bizkaiaren 35) helduko da Bizkaiko Batzarretako azkenengo osoko bilkurara, abenduaren 18tik 22ra egin diran Ekonomia eta Ogasuneko batzordeetan baztertuta geratu ostean. Batzorde horreetan EAJ/PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz aurkeztutako hamabi zuzenketa-eske onartu ziran (horreetako asko herritarrek aurkeztutako zuzenketa-eskeetatik jasotakoak), eta horreek 436.000 euroko eragina izan dabe, 1.178,2 milioi euro hartzen dituan kudeaketa propiorako foru aurrekontuaren barruan. Aurrekontuei buruzko eztabaidaren ostean, Batzar Nagusiek hamahiru gai dituan kontrol saioa deitu dabe:

Kutxabankek %74 handitu die gizarte ekintzarako ekarpena bere akziodunei

2015. urteko irabazietatik 78,8 milioi emango dizkie BBKri, Kutxari eta Vitali. Kontuak ixten dituenean kopurua osatuko duela agindu du bankuak. Irakurri gehiago


Herena soilik dago salbu

Lan baldintzak eguneratu gabe dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru langiletik bik. Hitzarmenen «sostengua» galdu dute ia ehun mila lagunek. Irakurri gehiago


Desorekak apurtu, eta erregaien gaineko zergak bateratzea nahi dute garraiolariek

Erregaien gaineko zergak bateratzeko galdegin du Fenadismer Espainiako garraiolarien elkarteak. Salatu du «alde bakarrekoa, desorekatua eta kaltegarria» dela kontsumitzaileentzat egungo zerga politika, muga efektua sortzen duelakoan. Hidrokarburoen zergak eragiten du kalapita gehien: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ez dute ezarriko 2016an; Nafarroan, ordea, bai. «Distortsioak» saihestu nahi dituzte.