2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

ELAk askatasun sindikalaren eta defentsa kolektiboaren eskubide urraketa salatu du Erandioko udaletxean

ELA sindikatuak deituta, elkarretaratze bat egin da gaur, abenduak 10, Erandioko Udaletxearen aurrean, erakunde horrek langileen ordezkari bati bere lan sindikala egiteko aurrera eramateko jartzen ari dizkion trabak jendaurrean salatzeko. Irakurri gehiago


Biolanek Asian eta Erdialdeko Amerikan oinarrituko ditu bere zabaltze internazionalerako planak

Nekazaritzako elikagaien sektoreko kalitate kontrolerako eta segurtasunerako irtenbide teknologikoen garapenean espazializatutako Biolan enpresa bioteknologiko bizkaitarrak, nazioarteko merkatuen aldeko apustuarekin jarraitzen du, Asiako eta Erdialdeko Amerikako merkatuetan ahalegin guztiak biltzeko asmoaren eskutik. Irakurri gehiago


Deustuk Emakume Teknologoen III. Ada Byron sariketarako deialdia egin du

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako Fakultateak Emakume Teknologoen Ada Byron sariketaren edizio berri bat antolatu du. Estatu mailako sariketa horrek ikusgarritasuna ematen dio emakumezko zientzialari eta profesionalek  teknologien aurrerapenean duten zeregin garrantzitsuari. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da abenduaren 10etik otsailaren 4ra, eta epaimahaiak Forotech Ingeniaritza eta Teknologia Astearen barruan (2016ko martxoaren 9tik 11ra) jakinaraziko du epaia. Irakurri gehiago


LAESPADA: LANBIDE HEZIKETA FUNTSEZKOA DA GURE HEZKUNTZA-SISTEMAN, PERTSONAK ENPRESEKIN ETA HAUEN BEHARRIZANEKIN LOTZEN DITUELAKO

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak Ikaslan-en II. Biltzarra inauguratu du. Esan du ezinezkoa dela enpleguaren erronkari aurre egitea Lanbide Heziketako zentroak aintzat hartu Gabe. Irakurri gehiago


Azpikontratutako langileen "esplotazioa" laguntzea egotzi die ELAk PSEri eta EAJri

Sindikatuak uste du ez duela aurrera egingo klausula sozialak sektore publikora hedatzeko HELak, gaur gaurkoz EH Bilduren babesa soilik duelako Eusko Legebiltzarrean. Irakurri gehiago




Araba, Bizkai eta Gipuzkoako produkzioaren %30 nazioartean saltzen da, aurten %7,4 igo ondoren

EAEko upategiek 41 milioi litro ardo esportatu dituzte aurten dagoeneko, Arantza Tapia Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuaren arabera. Irakurri gehiago