2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

Arrantza-aparailuak egiten irakatsiko du Arrain Azoka elkarteak

Bermeoko Arrain Azoka elkarteak arrantzaleek erabili ohi dituzten aparailuak, murtxilak eta beste egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Irakurri gehiago

Arrantzaleak eta umeak, XIX. Arrain Azokan

Batzordea Artxandako tuneletako eta "Supersurreko" trafikoek "% 6,46ko" eta "% 5,89ko" hazkundea izan eben, hurrenez hurren

2015. urtea “urte ona” izan da Artxandako Tuneletako eta Metropoliko Hegoaldeko Saihesbideko (MHS-VSM) trafikoa berreskuratzeko, ordaindu beharreko errepide horreen erabilerak, “krisialdi ekonomikoa dala eta”, behera egin dauen ekitaldi batzuen ostean. Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde garapena Sustatzeko foru diputatu jaunaren eretxiz, Bilbora sartzeko tunelen erabilereak “% 6,46ko” igoerea izan dau. Batzar Nagusien aurrean gaur izan dauen agerraldian, Aldundiko arduradunak esan dauenez, “Supersur” deritxon errepidearen kasuan, hazkunde hori “% 5,89koa” izan da. Irakurri gehiago

Batzordea

BILBAO-BIZKAIA-K HIRIAN EKITALDI HANDIAK ANTOLATZEKO GAITASUNA ETA ERAKARGARRITASUN TURISTIKOAK ERAKUTSIKO DITU FITUR-EN

Bilbao Bizkaia, The Place to Be argitalpena aurkeztuko da, hiriko eta lurraldeko hitzordu interesgarri nagusiak ezagutzera emango dituena. Bilbao-Bizkaiak FITUR GAY (LGBT) espazioan lehenengoz parte hartuko du eta informazio-stand bat izango du bertan. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia Helsinkin egingo den Nordic Travel Fair (Matka) azokara joango dira urtarrilaren 21etik 24ra. Finlandian, lehentasuna duen merkatuan, hiria eta lurraldea aurkeztuko dizkiete komunikabideei eta turismoaren sektorean eragin handia duten pertsonei. Irakurri gehiago



Aldundiaren Logoa

FORU MUSEO ETA ARETOETAN % 15 EGIN DU GORA BISITARI KOPURUAK 2015EAN

Bizkaikoa erakunde publikoak kudeatzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek 204.149 bisitari izan dituzte 2015. urtean. Gorakada hori handiagoa izan dela esan daiteke (% 30 gehiago zenbaki absolutuetan), beste bi faktore hauek aintzat hartzen badira: 2015ean La Encartada Museoa foru museoen sarean sartu da eta Arrantzaleen Museoa berriro zabaldu da, 2014an itxita egon ondoren, birgaitze-lanak direla eta. Irakurri gehiago


Aldundiaren Logoa

BIZKAIAK BERRITU EGIN DU INNOBIDEAK PROGRAMAREKIN DUEN KONPROMISOA LURRALDEKO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO

Innobideak Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren bitartez, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundien proiektu bateratu bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak dinamizatzeko laguntza eman die lurraldeko 90 enpresei, programaren lehenengo bi edizioetan (2014an jarri zen martxan).  Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko txotx denboraldia %100 bertako sagarretik lortutako 180.000 litro sagardokin hasi da

Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu da gaur goizean Zornotzako Uxarte sagardotegian. Irakurri gehiago. 

Bizkaiko txotx denboraldia inaugurazioa Zornotzako Uxarte sagardotegian

Mugikortasun eta logistika klusterrak eta Deustok bat egin dute talentua bultzatze aldera

Harremanak lotu eta talentua bultzatze aldera, mugikortasun eta logistika MLC ITS Euskadi klusterrak eta Deusto Business School negozio eskolak lankidetza hitzarmena sinatu dute, esperientzia akademiko eta profesionalen trukea bultzatzeko asmoz. Irakurri gehiago.

SPRI_innovación_MLC_Deusto

Gamesak eguzki- energiazko proiektu bat burutuko du Indian

Energia berriztagarrietarako teknologian espezializatutako Gamesa euskal konpainiak, New Era Enviro sustatzailearekin kontratua itxi du, Indiako Hegoaldeko Telangana eskualdean kokatutako hiru plantatan, 23 megawatt-eko eguzki- potentzia garatzeko. Irakurri gehiago.

SPRI_internacionalización_Gamesa

Hozkailu solidarioak janaririk ez xahutzeko

Leioako Ostalaritza Eskolako jantokia ixten denean, eskolako arduradunek mundu guztiarentzat zabalik dagoen hozkailu irekian sartzen dituzte egunero menuan soberan gelditu diren platerak eta postreak, beste pertsona batzuek aprobetxa ditzaten  zabor-ontzira bota beharrean. Ekimena Hozkailu Solidarioa proiektuaren barruan dago,  zeina iaz sortu baitzen Galdakaoko GBGE Boluntarioen Elkarte Humanitarioak bultzaturik. UPV/EHUko Ostalaritza Eskolako hozkailua urtarrilaren 14an instalatu zen, eta hala, sei daude hainbat udalerritan banatuta. Irakurri gehiago.

NeveraSolidaria
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-hozkailu-solidarioak-janaririk-ez-xahutzeko#sthash.nVAwqWeq.dpuf