2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

ORDAINPEKO BIDEETARAKO TARIFEN EREDU INTEGRALA ARI DA AZTERTZEN ALDUNDIA

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek iragarri du Bizkaiko Foru Aldundia tarifen eredu integral berri bat ari dela aztertzen Aldundiak kudeatzen dituen ordainpeko bideetarako. Irakurri gehiago

Imanol Pradales Gernikan

Innobideak-Prestakuntza Directiv@21 Kurtsoak – Kudeaketa Aurreratu Batetarako Osagai Erabakigarriak eta Negozio Ereduaren Berrikuntza


EUSKAL enpresa garatzeko agentzia


Ekitaldien informazioa



Arduinorekin gozatzeko jardunaldia

SPRIk “Arduino: pozarren nago!” topaketa antolatuko du otsailaren 10ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Arduino plataforma  eta bere aukerak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi bat da. Doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Irakurri gehiago. 

ArduinoJornadaSpri

Eusko Jaurlaritzak kirolontzientzako 211 amarratze eskainiko ditu Ondarroan

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Ondarroako portuan profesionalak ez diren ontzien amarratzeak eskatzeko epea otsailaren 15ean zabalduko da, eta martxoaren 4an amaitu. Guztira, 211 amarratze eskainiko dira. “Eusko Jaurlaritzak, otsailaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpena egin ostean, deialdi publiko bidez, Ondarroako portuan amarratzeak erabiltzeko baimen eskaeren prozedura hasiko du”. Irakurri gehiago

Astilleruko kirolontzien portua

Lekeitioko Udalak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak

Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, eta beraz, Lekeition erroldatuta dauden...Irakurri gehiago

Lekeitioko portua.

Bermeon, San Migel auziko lurzorua urbanizagarria dela ebatzi du Gorenak

2014.urteko ekainean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren sententziari Bermeoko Udalak eta Bermeo Elder Etxegintzak jarritako kasazio helegitea gutxietsi du Auzitegi Gorenak. Hala, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko (HAPO) 26.1 unitatea baliogabetu du Gorenak. San Migel auzoko lurzoru hori... Irakurri gehiago

San Migelen egiten ari diren etxebizitzak