2012(e)ko uztailaren 2(a), astelehena

Merkatu eta enplegu berdeak 2020. Euskal industriaren egitekoa ekonomia jasangarria lortzeko


Gaur egungo testuinguruan politikak bideratu eta programak azkartu behar ditu Euskadik, nazioarteko krisi ekonomikoa enplegua eta aberastasuna sortzeko aukera bihurtzeko, eta horrek herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan zuzenean eragin dezan. Ingurumenarekin lotuta dauden produktuen eta zerbitzuen gaur egungo munduko bolumenak eta 2020. urterako merkatu aurreikuspenek, hurrengo urteetan garatzeko ahalmen handia izango duen aukera zokoetako bat da planteatzen dute. Aurreikuspenen arabera, merkatu berde orokorra hirukoiztu egingo da hurrengo hamarkadan. Euskadik ekonomia berrian duen kokapenaren gakoa ekoizpen egitura aldatzeko gai izatea da, ingurumenaren hobekuntza orokorrarekin zerikusia duten salmentak haren sektore egituraren ehuneko garrantzitsua izan daitezen
                           

Berrikuntza politika eta Industria Barrutiak: kasuen azterketa (Es)


Lan honek, industria barrutien eta berrikuntza politiken arloak batzen ditu. Lehendabizi, eskema teoriko bat aurkezten zaigu eskualdeko politikak eta berrikuntza erlazionatzen dituzten kontzeptu garrantzitsuenak azalduz. Honen ostean, Emilia-Romagna (Italia) eta North Jutland-eko (Danimarka) kasu praktikoak deskribatuko zaizkigu xehetasunez, eskualdeko berrikuntza politikak islatzen dituzten adibide esanguratsuak direlako. Azkeneko zatian, gai honen inguruko proposamenak aurkeztuko zaizkigu eztabaida gai bezala, berrikuntzaren azterketa eta sustapenerako lagungarriak izan daitezkeenak klusterretan edo industria barrutietan.