2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Bilbon egingo da Hiri Jasangarrien 8. Europako Konferentzia

Apirilaren 27tik 29ra egingo da European Conference on Sustainable Cities and Towns topaketa Euskalduna Jauregian, “Ekintza Eraldatzailea: Europarako potentziala” lelopean. Kongresuaren helburua da proiektu- eta estrategia-politiko berritzaileak partekatzea, hiri jasangarriagoetarantz abiatzeko ikuspegi sozialetik, ekonomikotik eta ingurumenaren ikuspegitik. Irakurri gehiago.

SustainableConference

Bizkaiko Batzar Nagusiek, AENAk, Loiuko aireportuaren ordutegia zabaltzea, horren eragina jasoko daben udalerriakaz "adostea" gura dabe

Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkureak eskaerea egin deutso gaur AENAri, Loiuko aireportuaren ordutegia zabaltzea baimendu baino lehen, goizean zabaltzen danean edo gauean ixten danean horren eragina jasoko daben udalerrien “eretxia kontuan izan daian”. EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek batera aurkeztu daben eta gaur goizean Batzar Nagusietako osoko bilkureak onartu dauen arauz besteko proposamenak holango neurri baten alde egiten dau. “Derrigorrez” izan beharko ditu kontuan bere eraginpeko gunean dagozan biztanle guztiek atsedenerako eta ondo egoteko daukien eskubidean izan daikezan eragin kaltegarriak eta, ganera, horren eragina jasango daben Udalen eretxia eta adostasuna be izan beharko ditu”. Irakurri gehiago

Gernika

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko batzordeak, oposizino barik, Bizkaiko ogasuneko zordunen argitalpena adostu dau

Bizkaiko Batzar Nagusiek, martiaren 10eko Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributuei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra aldatzeko Foru Arau proiektua onartzeko lehenengo pausua emon dabe gaur. Bertan, beste aldaketa batzuen artean, milioe bat euro baino gehiagoko “tributu zorrak edo zehapenak” daukiezan zergadunen zerrendea argitaratzeko aukerea zabaltzen jako Foru Ogasunari, joan dan abenduan Estaduko Tributuen Agentziak egin dauen antzera. Arau proiektua idatzi dauenak –Foru Aldundiak– esan dauenez, neurri hori, iruzur fiskalaren kontrako “prebentzinozko eta hezkuntzazko tresna” moduan ulertu behar da. Batzordean aldeko 10 botogaz (EAJ-PNV, PSE-EE eta PP) eta 4 abstentzinogaz (EH Bildu eta Podemos Bizkaia) onartu dan erespena osoko bilkureak berretsi beharko dau orain, indarrean sartu daiten. Irakurri gehiago 

Bilbao

Gernika Bizkaiko Batzar Nagusien Erakunde Adierazpena, Sestaoko ACBren gainean

Sestaoko Acería Compacta de Bizkaia (ACB) Arcelor Mittal taldearen lantegia behin-behingoz itxi egingo dala iragarri izanaren aurrean, honako erakunde adierazpena egiten dabe Bizkaiko Batzar Nagusiek:... Irakurri gehiago
Gernika

ENTER 2016, TURISMOKO I+G+B-AREN ARLOKO MUNDUKO KONGRESU GARRANTZITSUENETAKOA, BILBON ANTOLATUKO DA DATORREN ASTEAN

Ekitaldia otsailaren 2tik 5era egingo da. Hogeita hamazazpi herrialdetako pertsona bertaratuko dira erakundeen arteko lankidetzari esker, nazioartean ospe handia duten parte-hartzaileekin. ENTER ekitaldiaren testuinguruan, "Basque Day" eguna antolatuko da. Egun horretako jarduerak turismoaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta egongo dira; izan ere, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzte Euskadik eremu horretan aplikatzeko eskaintzen dituen aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak inauguratuko dute kongresua, 23. edizio honetako laguntzaile eta antolatzaile gisa. Haiekin batera egongo da Lorenzo Cantoni, urtero ekitaldia sustatzeaz arduratzen den IFITT erakundeko presidentea. Horiez gain, bertan izango dira Tecnalia, Vicomtech-IK4 eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak, ENTER 2016ko bazkide teknologikoak eta zientzialari-akademikoak, hurrenez hurren. Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

Abadiñon, nekazari eta abeltzain onenak saritzeko lehiaketak berreskuratuko dituzte, aurten, San Blas eguneko azokan

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea, Iñaki Rekalde Landa Garapena Arloko zinegotzia, eta San Blas eguneko azoka babesten duen Kutxabanken ordezkariek luzatu dute, gaur, datorren egueaztenean, "Euskadiko azokarik osoenera" joateko gonbidapena. Irakurri gehiago.

Zornotzako alkateak Lasuen enpresaren lana defendatu du

Osalan, Lan ikuskaritza eta udal teknikariek obretara egindako ikuskatze denetan, “langileek norbera babesteko ekipamenduak bete dituzte”, Andoni Agirreitiaren esanetan. Irakurri gehiago

Enpresa mundura zuzenduriko “Ilusio ponpak” jardunaldia ospatu du Lea Artibai Ikastetxeak

Miguel Blanco 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze burua; Danel Alberdi Coach & Play bazkide sortzailea eta More magoa, hizlari, aurkezle, enpresari eta irakasleak euren esperientziak azaldu dizkiete Esperantza eraikineko aretoan batutakoei. Irakurri gehiago

Hiru hizlariak Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariagaz. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasertza itsas haztegietarako interesa duen eremu izendatu du Jaurlaritzak

Agindu horren xedea Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean itsas haztegietarako interesa duen eremu bat deklaratzea da; ondoren, hiru espezieren hazkuntza estentsiborako poligono bat ezartzeko bertan. Irakurri gehiago


Akuikultura lantzeko kaiolak, itsasoan.