2012(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena

EAEko berrikuntza sistema, I+G estatistikoetatik abiatuta (Es)


Dokumentu honek EAEko eta bere lurralde historikoen berrikuntza sistemen ezaugarriak aztertzen ditu, I+G estatistiketatik abiatuta, eta beste herrialde eta eskualdeekin konparatuta. Lehengo atalak agente nagusiak (enpresak, unibertsitateak eta administrazioa) kontutan hartzen ditu, eta I+G gastua, pertsonala eta finantzaketa aztertzen ditu. Bigarren atalean, berrikuntzaren aldetik erabakigarriena suertatzen den agentean zentratzen da, hau da, enpresan, eta I+G gastua, pertsonala eta finantzaketaz gain, enpresa kopurua eta I+G jardueren antolakuntza aztertzen du. Enpresen analisia banandurik agertzen da sektoreka, maila teknologikoaren arabera eta tamainaren arabera.
                          

Europa 2020ren hiriko eta eskualdeko dimentsioa (Ing)

2010ean Europar Kontseiluak Europa 2020 Estrategia onetsi zuen, hau da, Europar Batasunaren estrategia hazkunde inteligente, jasangarri eta integratzaile batentzat. Eskualdeko agintariek eta agintari lokalek ekarpen esanguratsu bat egin dezakete estrategia honetara, haien esku dauden eskumenen bitartez, eta era honetan ezarritako helburuak lortzera lagundu dezakete. Hau batez ere garrantzitsua gertatzen da, deszentralizaturik dauden herrialdeetan eta herrialde federaletan.