2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Kontzertu ekonomikoaren garrantzia azaldu du Pedro Luis uriartek Markina-Xemeinen

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu gisa diktaduraren ostean ezarritako lehen kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen Pedro Luis Uriartek Euskal Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egin du gaur [otsailak 3] arratsaldean Esperanza eraikineko Auditoriumean. Kontzertu ekonomikoak eguneroko bizitzan duen garrantzia azpimarratu du “gure ongizate estatuaren oinarria” dela esanez. Irakurri gehiago.

Pedro Luis Uriarte, Markina-Xemeinen.

Petronor eta Tecnaliak lan- segurtasunerako sistema aurreratu bat garatu dute

Hidrokarburoen Petronor konpainiak, Tecnalia korporazio teknologikoaren lankidetzarekin, langileen segurtasunaren monitorizazio sistema aurreratu bat garatu du, teknologiaren transferentzia babesteko, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 programak aukeratutakoa, hain zuzen ere. Irakurri gehiago. 

SPRI_tecnologĂ­a_Petronor-Tecnalia

Bidea libre Gardentasunari buruzko Bizkaiko Foru Araurako

Gardentasunari buruzko Bizkaiko Foru Arauak izapide barri bat gainditu dau gaur Batzar Nagusietan. Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasunerako Batzordeak, geroago egingo dan osoko bilkura batean onesteko prest itzi dau testu barria, Batzar Nagusietako taldeen 26 zuzenketa-eske sartu eta gero. Onartu diran zuzenketa-eske horreetatik 21 EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek alkarregaz aurkeztutakoak izan dira (6 ohikoak eta 15 trantsakzionalak) eta 5 EH Bildurenak. Bidean, oposizinoak osoko bilkurarako erreserbau dituan berrogeta hamar zuzenketa-eske inguru geratu dira. Irakurri gehiago. 

 bilbao

FAEA-k OGASUN SAILAREN EGOITZARA ALDATUKO DITU BULEGOAK, KAPUTXINOEN BIDERA, ETA OTSAILAREN 8TIK AURRERA EGONGO DA ZABALIK

Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, zeinaren eginkizuna zergak aplikatzeko egintzak berrikustea baita, jendaurreko ordutegi bera izango du bulego berrietan ere. Bulego berriok 800 metro koadro hartuko dituzte Ogasuneko eraikinaren hirugarren solairuan, eta 2 zenbakiko ataritik izango dute sarbidea. Irakurri gehiago

Aldundiaren Logoa

Etxeko langileen herenek ez dute atseden hartzeko aukerarik

Barneko langileen kasuan, %85ek astean legez ezarritako 60 ordutik gora egiten dute lan. Laneko gaixotasunak aintzat hartzeko eskatu dio Etxeko Langileen Elkarteak Osalani. Irakurri gehiago.

Lorea Ureta eta Isabel Otxoa, atzo, etxeko langileen urteko balorazioa egiten.

Sestao ACB itxita egongo da gaurtik aurrera, eta geldialdi mugagabean

 Zuzendaritzak iragarritakoa beteta, gaurtik aurrera itxita egongo da Sestaoko ACB lantegia. Egoera horrek amaiera edukiko duen ere ez dakite, gaur-gaurkoz, Arcelor Mittaleko langileek. Goizean, 10:00etan, hasiko da geldialdia; batzordeak antolatutako greba mugagabea berretsiz gero, berriz, goizaldean hasiko litzateke jardueraren geldialdia: 03:00etan.

Berria.eus