2016(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea

193.160 langile zeuden langabezian urte amaieran Hego Euskal Herrian

651 behargin gutxiago zeuden langabezian abenduan. Zerbitzuen sektorean murriztu da langabe kopurua, baina hazi egin da, ordea, industrian, eraikuntzan eta nekazaritzan. Irakurri gehiago


Itsasoaren eta elikagaien berrikuntza teknologikoko AZTI zentroko Hilario Murua euskal ikerlaria, Indiako Ozeanoko Tunidoen Batzordearen Komite Zientifikoko (IOTC), hots, inguru horretako atunen arrantza kudeatzen duen organoko lehendakari berri izendatu dute. Irakurri gehiago. 


Transition eta Benisi: haztegiek berrikuntza soziala eskalatzeko duten potentziala - See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-transition-eta-benisi-haztegiek-berrikuntza-soziala-eskalatzeko-duten-potentziala#sthash.fqKaaJ6B.dpuf

Proiektu berritzaileentzako haztegiek dagoeneko frogatu dute tresna eraginkorra direla eskualdeen garapenerako, enplegua eta aberastasuna sortzen dituztelako enpresa ekimen berriei lagunduz. European Business and Incubation Centre Network eta Impact Hub sareek jasotako datuen arabera, haztegi batetik igaro diren negozioek %90eko biziraupen ratioa dute prozesu hori bukatu eta 3-5 urte igaro ondoren. Irakurri gehiago. 


Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak behin betiko onetsi ditu 2016ko Bizkaiko Aurrekontuak

Bizkaiko Lurralde Historikoko 2016ko Aurrekontu Orokorrak gaur goizean onetsi dira, Gernikako Batzarretxean egin dan osoko bilkuran, Foru Aldundia eusten daben talde bien laguntzari esker: Euzko Abertzaleak (EAJ/PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE). EH Bildu, Podemos Bizkaia eta Bizkaiko Talde Popularra (PP), euren aldetik, 7.437,7 milioi euro hartzen dituen –aurtongo ekitaldikoak baino %2,6 gehiago– kontu publikoen kontra agertu dira. Kopuru horretatik 1.178 milioi Aldundiaren kudeaketa propiorako izango dira. Irakurri gehiago


BIZKAIKO AURREKONTUEK BERE HORRETAN MANTENTZEN DUTE EKONOMIA JARDUERAREN, ENPLEGUAREN ETA PERTSONENTZAKO ARRETAREN ALDEKO APUSTUA

 Batzar Nagusien osoko bilkurak datorren ekitaldirako kontuak onartu ditu, aukera emanez legegintzaldiko helburu handiak lortzeko bideari. 7.437,7 milioi euroko aurrekontua izango da guztira, aurten baino % 2,6 gehiago. Bizkaiko Ganberan izapideak egin diren bitartean, 13 zuzenketa gehitu zaizkie aurrekontuei, ia milioi erdi euroko balioa dutenak. Irakurri gehiago


Kaefer zigortu dute, langile baten heriotzarengatik

Gizarte Segurantzak Kaefer enpresa zigortu du, Eusebio Pabola langilea amiantoaren aurka babestu ez zuelako. 1971tik 1998ra, mantentze lanetan aritu zen Pabola. 2006an eman zioten gaixo agiria, eta iazko otsailean hil zen. CCOOk dioenez, familiak jasoko dituen pentsioak %50 osatu beharko ditu enpresak.

Auto berrien matrikulazioa zutitzen ari da

Auto berrien matrikulazioa %16,44 handitu da Hego Euskal Herrian, Pive planaren babesari esker. Diru laguntza martxorako buka daiteke, eta orduan iritsiko da sektorearentzat benetako erronka. Irakurri gehiago