2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko jolasa

UPV/EHUren Zitek programak Ekinduz bideojokoa kaleratu du, Bizkaiko campuseko ikasleei ekintzailetza modu ludikoan hurbiltzeko tresna. Jokoa taula birtual bat da, non parte-hartzaileek askotariko galderei erantzun behar  dieten enpresa proiektuan aurrera egin ahal izateko. 2.250 euroko sariak banatuko dira bost finalisten artean. Irakurri gehiago. 

Baratze eta landetatik, mahaira

“Azafrai ona erosi gura badugu, ez dugu ekarriko Kuala Lumpurtik [Malaysia]. Gauza bera tipula bat nahi badugu: Zallan zein bertako beste herri batzuetan bikainak aurki ditzakegu”. Hala uste du Sergio Alert Gustoko azokako zuzendariak. Gaur hasi eta domekara bitartean egongo da BECen bertako produktuen ekoizpen artisaua bultzatzen duen egitasmoa. Irakurri gehiago.

Baratze eta landetatik, mahaira

Hamahiru mintegi Markina-Xemeingo XVI. Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azokan

Zuhaitz, landare eta baserri tresneriaren XVI. azoka ospatuko da zapatuan [otsailak 13] Markina-Xemeinen. Beste behin ere, Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka aukera aparta izango da zuhaizka, hazi eta landareak eskuratu nahi dituztenentzat. Irakurri gehiago

Zuhaitz, Landare eta Baserri Tresneria azoka.

Garoña zabalduz gero Iberdrolatik alde egiteko prest daudenen konpromiso bila

"Arrisku larria" dagoela eta zentral nuklearra berriro zabaltzeko, Iberdrolarekin "mozteko prest dauden erakundeetako ordezkariei" bilerara dei egin die otsailaren 26an Bilbon Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroak. "Garoña zabaltzen badute, Iberdrolatik betiko alde egin eta energia nuklearrik saltzen ez duen enpresa batera" jotzeko prest dauden galdegingo die Bizkaiko Foroak. Irakurri gehiago