2012(e)ko uztailaren 5(a), osteguna

Gipuzkoa: XXI. mendearen haserako industri lurralde bat (Es)

XXI. mendearen hasierako Gipuzkoako Lurralde Historikoa tradizio industrialaren gune bat da, ekonomia sektore honetan espezializatua jarraitzen duena, nahiz eta azken hamarkadetan enpleguaren galera eta Gipuzkoako BEGaren egiten dion ekarpena txikiagoa izan. Lehendik bereizgarriak ziren enpresa txiki eta ertainen eta metalaren sektorearen nagusitasunaz gain, beste ezaugarri batzuk agertzen dira gaur egunean: enpresen teknifikazioa eta modernizazioa, industria sarearen dibertsifikazioa edo internazionalizazio prozesuen agerrera. Denboran zehar industrializazio eta hirigintza prozesuak estuki loturik egon dira, eta azken urteotan produkzio jardueraren kokapenean aldaketak eman dira, hiri-bizitzaren kalitateari eta bere hirien egiturari eragin diotenak. Industriak garapen ekonomikoaren ardatza izaten jarraitzen du lurralde honetan

                            

Garraio Azpiegituren Beharrizan Estrategikoak 2030erako (Ing)


OECDren proiektu honek, sektore publiko eta pribatuko adituak bildu zituen, etorkizunari begira aztertzeko zeintzuk izango diren azpiegituren (portuak, aireportuak, trenbide sareak, oliobideak, gasbideak, etab.) epe luzerako aukerak eta erronkak. Proiektu honen helburu nagusia politiken multzo bat proposatzea izan zen, azpiegitura hauek garapen ekonomiko eta sozialari egiten dizkioten ekarpenak hobetzeko datozen urteetan.