2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN AURREKONTU OROKORRAK

2016ko aurrekontu orokorrak Bizkaiko Lurralde Historikoan


2016/01/07 Astean bi ontzi irteten dira Bilboko Portutik Rotterdamera

MacAndrews konpainiak astean bi irteera eskaintzen ditu Bilboko Portutik Rotterdamera. Astelehenetan eta ostegunetan ontzi bana irteten da Bilboko portutik, eta hiru egun irauten du bidaiak. Hala, MacAndrews konpainiak sei zerbitzu erregular eskaintzen ditu Bilboko Portutik, eta Iberiar Penintsula osoa lotzen du hiri hauekin: Liverpool eta Tilbury (Ingalaterra), Greenock (Eskozia), Dublin (Irlanda) eta Rotterdam (Holanda).

spri_internacionalizacion_puerto de bilbao

Plentziako Itsas-Estazioa European Marine Biological Resource sarean integratuko da

Plentziako Itsas-Estazioa (PIE) European Marine Biological Resource (EMBRC) ikerketa-azpiegituran integratuko da. Azpiegitura horrek erraztasunak ematen dizkio komunitate zientifikoari itsas-baliabideak eta aplikazio bioteknologikoko bioprospekzioetarako teknika aurreratuak eskuratzeko. EMBRC sarean bederatzi herrialde daude: Belgika, Espainia, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Norvegia, Erresuma Batua eta Portugal. Plentziako Itsas-Estazioa Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) goi-mailako ikerketa eta irakaskuntza zentroa da.

- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/nazioartekotzea-plentziako-itsas-estazioa-european-marine-biological-resource-sarean-integratuko-daplentzia-maritime-station-to-join-european-marine-biological-resource-centre#sthash.DdI52kHN.dpuf

Sentsore adimendunak

Materialen egoera ezagutu eta mantentze-lanen kostuak aurrezteko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoa, egituren bizitza erabilgarriaren jarraipena egitea ahalbidetuko duten sentsore adimendunak diseinatzeko proiektu batean parte hartzen ari da,  bereziki aire bidezko garraioari arreta eginez. Irakurri gehiago. 



SPRI_innovaciĆ³n_Tecnalia

2016/01/07 Atzerriko kapitalak berriro jarri ditu begiak Euskadin

Atzerriko kapitala Euskadira begira dago berriro ere. Pasa den urtean 2007koen pareko inbertsio-tasak lortu ziren. 2014an 1.410 milioi eurorainokoak izan baziren, Estrategia Empresarial aldizkariaren arabera, 2015ean zifra hori gainditu egingo da. Irakurri gehiago.




Invest in the Basque Country

-%1,46. BILBOKO BURTSAREN BILAKAERA ATZO

Astearteko etenaldiaren ondoren, berriro galerak itzuli dira burtsetara. Bilboko burtsak %1,46 galdu zuen, eta antzeko kopuruak galdu zituzten Europako beste burtsek ere —Madrilek, %1,48; Parisek, %1,26; Eurostoxxek, %1,22—. Txinako Gobernuak hango burtsan zuzenean esku hartu izanak kezka eragin du merkatuetan.
 Berria.eus

Euskal Herriko lau enpresak zazpi milioi jasoko dituzte EBtik berrikuntzarako



Fagor Ederlan, Gamesa, Tecnalia eta Gogoa Mobility Records euskal enpresek zazpi milioi euroren laguntza jasoko dute Europako Batasuneko Fast Track to Innovation programatik. Tresna horren bidez, proiektu berritzaileak finantzatzen ditu EBk. Aurkeztu dizkioten 231tik hamabost onartu ditu, eta horietako hirutan hartzen dute parte euskal enpresak

Berria.eus

Hasi da merkealdia Hegoaldean ere, eta baikor azaldu dira dendariak

Asteazkenean hasi zen merkealdia Ipar Euskal Herrian, eta atzo, berriz, Hegoaldean. Baikor azaldu dira dendarien elkarteak, udazken epel eta lehorrak trabatutako salmentak orain egin ditzaketela uste dutelako. Lehen egunean ez dira garai bateko ilarak ikusi, baina egun arrunt batean baina jende gehiago zebilen hiriburuetako kale komertzialetan. Espainiako Gobernuak merkealdia urteko edozein sasoitan egiteko aukera eman zien dendariei 2012. urtean.



Berria.eus

Lanean hildakoen kontagailua martxan jarri du Otxandioko istripuak

Basoko behargin bat hil da Bizkaian, arbola batek harrapatuta. 2015. urtean 54 hildako zenbatu ditu LABek, 2014an baino %54 gehiago. Irakurri gehiago