2012(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

Euskal berrikuntza sistema: bere politiken analisia (Ing)


Ikerketa honek Eskualdeko Berrikuntza Sistemen testuingurua aplikatzen du tresna bezala euskal berrikuntza sistemako politika zientifiko, teknologiko eta berrikuntzakoak azken hogeita bost urteetan aztertzeko, eta baita bere emaitzak, eta berrikuntza plan nazional eta eskualdekoaren egungo eta etorkizuneko neurriak aztertzeko. Egindako berrikuspenetik, dokumentu honetan 5 esparru klabeetan aplikatzeko politiken gomendioak egiten dira, sistemak gaur egun dituen urritasun eta gabeziekin amaitzeko.
                           

Industria barrutiak Europa Mediterraniarrean. Italia eta Espainiaren arteko desberdintasunak (Es)

Industria barrutiak hazkundearen oinarria izan dira herrialde askotan, eta baita bertako enpresa askorentzat ere. Hala ere, gaur egun bizi duten egoera ziurgabetasunez betea dago eta erronka handiei egin behar diete aurre. Kontutan hartuta egungo industria barrutien testuingurua, artikulu honetan Italia eta Espainiako lau industria barruti pare ikertu eta konparatu dira haien bilakaera zein izan den jakiteko, eta baita zer harreman mota garatu dituzten jakiteko. Honenbestez, gure ulermena hobetu egingo da industri barrutien inguruan, etorkizunean zer gertatuko den jakiteko.