2012(e)ko uztailakren 9(a), astelehena

10 urte euskal enpresetan ekodiseinua aplikatzen 2001-2011


Azken urteotan aurrerapen izugarriak egin dira industriako ekoizpen-prozesuaren ingurumen kontrolean. Datozen urteotan hainbat faktore garrantzitsuk markatuko du euskal ekonomiaren bidea; kostuak aurrezteak, baliabideak erabiltzeko eraginkortasunak, teknologia-berrikuntzak eta produktu eta zerbitzu berdeagoak diseinatzeak. Alde horretatik, Ekodiseinua ingurumen-erronka handia da, eta enpresentzako aukera ona, fabrikazio- eta banaketa-kostuak murrizteko balio baitu, eta kalitatea hobetu eta produktuari balio erantsia emateko. 2001. urteaz geroztik, hainbat jarduera-sektoretako enpresek Ekodiseinua ezartzen izandako 44 esperientzia arrakastatsu jaso dira dokumentu honetan. Hemen jasotako esperientzia guztiak beste ekoizpen-zentro batzuetara eramateko modukoak dira, eta haien metodologĂ­a jarduera-sektore guztietan ezar liteke.

                         

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina