2012(e)ko uztailakren 13(a), ostirala

EAEko ekonomiaren urteko txostena 2011


2011. urtean, EAEko ekonomiak ahultasun handiko irudia eskaini zuen berriro, bertako BPG erreala %0,6 baino ez baitzen hazi. Tasa hori aurreko urtekoa baino zertxobait altuagoa da, baina oso urrun dago krisiaren aurreko balioetatik. Hirugarren urtez jarraian, EAEko ekonomiaren hazkunde osoa kanpo saldoaren portaera onari esker lortu zen. Izan ere, barne eskariak jaitsiera arina izan zuen bitartean, kanpo arloaren ekarpena zazpi hamarrenera iritsi zen. Berriro ere, kanpotik egin zen EAEko ekoizkinen eskariak bertoko enpresa industrialen balio erantsia handitzea ahalbidetu zuen, nahiz eta oraindik krisiaren aurreko urteetan lortu zena baino askoz maila apalagoa den. Espainiako merkatuaren ahultasunak, oraindik EAEko enpresentzat garrantzitsuena baita, industriaren susperraldi osoago bat eragotzi zuen.

                              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina