2012(e)ko uztailakren 23(a), astelehena

Koiuntura klik baten (Es)


Buletin honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak 2012 urterako eta 2013ko lehen hiru hiruhilekoetarako aurreikuspenak aurkezten dira. Ekitaldi honen ikuspegia epe laburrera ez da batere mesedegarria, eta nahiz eta urte honetarako BPGaren murrizketaren %1,3an mantentzen den, hiruhileko honetako perfilak atzeraldia uste baino handiagoa eta luzeagoa izango dela erakusten du. Barneko eskariak jaitsiera garrantzitsu bat jasango du denboraldi guztian zehar, eta aldi berean kanpoko saldoak BPGa apur bat hobetuko du, baina ez dira nahikoak izango barnealdeko ahultasuna konpentsatzeko. Egungo atzeraldiaren punturik baxuenera urte honetako laugarren hiruhilekoan heldu gintezke, eta 2013ko hirugarren hiruhilekorarte ez lirateke tasa positiboak lortuko

                            

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina