2012(e)ko abenduakren 5(a), asteazkena

Euskal AEko esportazioak %9,7 murriztu ziren 2012ko hirugarren hiruhilekoan (Eus)



Gaur egun jasaten gabiltzan krisi ekonomikoak zuzenean eragiten dio euskal industria sektoreari. Eustaten azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %9,7ko murrizketa jasan zuten 2012ko hirugarren hiruhilekoan. Jaitsiera honek, 2012ko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-2,6an kokatzen du. Azpimarragarria da batik bat, Europar Batasunetik datozen esportazioen jaitsiera, gure lehen esportatzailerenak hain zuzen, zeintzuk %18,6an murriztu diren aurreko urtearekiko. Inportazioei dagokienez gauza ez dago egoera hobean, %3,9ko jaitsiera izan baitute urteko hirugarren hiruhilabetean, eta urteko lehen bederatzi hilabeteetako tasa metatua %-12,5ean dago aurreko urtearekiko. Hirugarren hiruhilekoan izandako saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da, 767 milioiko superabita hain zuzen ere.

                              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina