2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Enplegu publikoaren legegaia onartu du Jaurlaritzak; 2016an onartzea espero du

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 110.000 langile publikoren lan baldintzak zehazten dituen Enplegu Publikoaren Legearen proiektua onartu du Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrera igorri du. Josu Erkoreka bozeramailearen arabera, 2016ko udazkena baino lehen onar daiteke legea. Legegaiak bi aste luzatzen du amatasun baimena —20 hilabetera arte— eta lau egun aitatasunarena —32 egun—. ELAk ezezkoa eskatu du, «enplegu suntsipena onartzen duelako».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina