2016(e)ko urtarrilakren 20(a), asteazkena

Batzordea Artxandako tuneletako eta "Supersurreko" trafikoek "% 6,46ko" eta "% 5,89ko" hazkundea izan eben, hurrenez hurren

2015. urtea “urte ona” izan da Artxandako Tuneletako eta Metropoliko Hegoaldeko Saihesbideko (MHS-VSM) trafikoa berreskuratzeko, ordaindu beharreko errepide horreen erabilerak, “krisialdi ekonomikoa dala eta”, behera egin dauen ekitaldi batzuen ostean. Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde garapena Sustatzeko foru diputatu jaunaren eretxiz, Bilbora sartzeko tunelen erabilereak “% 6,46ko” igoerea izan dau. Batzar Nagusien aurrean gaur izan dauen agerraldian, Aldundiko arduradunak esan dauenez, “Supersur” deritxon errepidearen kasuan, hazkunde hori “% 5,89koa” izan da. Irakurri gehiago

Batzordea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina