Asteazkenean hasi zen merkealdia Ipar Euskal Herrian, eta atzo, berriz,
Hegoaldean. Baikor azaldu dira dendarien elkarteak, udazken epel eta
lehorrak trabatutako salmentak orain egin ditzaketela uste dutelako.
Lehen egunean ez dira garai bateko ilarak ikusi, baina egun arrunt
batean baina jende gehiago zebilen hiriburuetako kale komertzialetan.
Espainiako Gobernuak merkealdia urteko edozein sasoitan egiteko aukera
eman zien dendariei 2012. urtean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina