2016(e)ko urtarrilakren 20(a), asteazkena

Hozkailu solidarioak janaririk ez xahutzeko

Leioako Ostalaritza Eskolako jantokia ixten denean, eskolako arduradunek mundu guztiarentzat zabalik dagoen hozkailu irekian sartzen dituzte egunero menuan soberan gelditu diren platerak eta postreak, beste pertsona batzuek aprobetxa ditzaten  zabor-ontzira bota beharrean. Ekimena Hozkailu Solidarioa proiektuaren barruan dago,  zeina iaz sortu baitzen Galdakaoko GBGE Boluntarioen Elkarte Humanitarioak bultzaturik. UPV/EHUko Ostalaritza Eskolako hozkailua urtarrilaren 14an instalatu zen, eta hala, sei daude hainbat udalerritan banatuta. Irakurri gehiago.

NeveraSolidaria
- See more at: http://www.spri.eus/berriak-spri/berriak/berrikuntza-hozkailu-solidarioak-janaririk-ez-xahutzeko#sthash.nVAwqWeq.dpuf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina