
2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea
Lana erregulatzeko txostenak erdira jaitsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa
Lana erregulatzeko espedienteak erdira jaitsi dira 2015ean: 695 bildu
ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, iaz baino %52 gutxiago; 1.434
jaso zituen orduan. Erregulazio txostenek 8.108 langileri eragin diete:
5.718 langileri kontratua aldi baterako eten diete —iaz baino %53
gutxiagori—, 1.530i lanaldia jaitsi diete (-%52), eta kalean geratu dira
860 (-%41). Sektorez sektore begiratuta, abenduan ere aurreko
hilabeteetako joerari eutsi diote datuek. Zerbitzuen sektorean egon zen
espediente gehien (%45,04); industria arloan izan dira %39,14, eta
eraikuntzan %15,40. Egun, 406 espediente daude indarrean.

Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina