2016(e)ko urtarrilakren 18(a), astelehena

San Anton azoka

Era berezian ospatuko dute Mungiarrek gaurko eguna. Jaietako egun handia gaur baita (San Antontxu Eguna). Antolatu dituzten jardueren artean, ganadu, lore eta nekazaritzako makineriaren erakusketa eta salerosketa nabarmendu behar dira. Odolkiek ere toki garrantzitsua izango dute azokan: batetik, Euskadiko Odoloste eta Txorizo Lehiaketa hartuko du Mungiak, eta, bestetik, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek odolosteak egiteko prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Arratsalderako pilota partidak antolatu dituzte, eta trikitilariek eta musika-bandek eguna girotuko dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina