2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Gazte kualifikatuak laneratzeko ahalegina egingo du Leioako Behargintzak

Leioako Behargintza zentroak Hazilan proiektua jarri du martxan; lanik ez daukaten udalerriko gazte kualifikatuei eta herriko enpresei zuzenduta dago. Egitasmoak bost urteko iraupena edukiko du; 2016an hasi eta 2020an amaituko da. Udal iturri leioaztarrek azpimarratu dutenez, EAE mailako Garapen elkarteak koordinatuko du Hazilan. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 garapen-agentziek parte hartuko dute, tartean Leioako Behargintzak. Egitasmoaren helburua da lan barik dauden neska-mutilei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea, horiek goi-mailako ikasketak eduki arren. Bide batez, proiektu bat bideratu gura duten enpresatan gazte horiek kokatuko dituzte, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak, eta abar). Irakurri gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina