2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

Gernikako ospitalean langileen ehuneko 90 egoera prekarioan daudela salatu du ELA-k

Osakidetzan prekarietateari aurre egiteko kanpaina hasi zuen ELAk orain hiru hilabete eta, orduz geroztik, protestak egiten ari dira osasun zentro eta ospitaleetan. Gernika-Lumoko ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean eta, salatu dutenez, osasun zentro horretan lan egiten duten beharginen %90 egoera prekarioan ari da. ELAko Osakidetzako arduradun Peio Igeregik salatu duenez, “langileen %90 behin-behineko kontratuarekin ari da lanean”. Irakurri gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina