2016(e)ko otsailakren 10(a), asteazkena

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa enpresarien aurrera azalduko da, lehentasunezko merkatuetako negozio aukerak eta joerak aztertuko dituen Kongresu batean

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa 2014an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hiru lurraldeetako merkataritza ganberekin batera, helburutzat harturik denen ahaleginak uztartzea eta autonomia erkidegoko konpainiei atzerrira ateratzen laguntzea.  ‘Mundura Begira – Mirando al mundo’ ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da martxoaren 16an, eta bertara azalduko dira egoera ekonomikoaren azterketan espezializatutako hainbat analista, Alemania, Txina, Estatu Batuak, Mexiko eta Hegoafrikatik etorriko direnak.  Parte-hartzaileek www.spri.eus/mundura-begira web orrian emango dute  izena, eta hitzorduak erreserbatu ahal izango dituzte SPRIko Kanpo Sareko eragileekin, beren kasuak azaltzeko. Irakurri gehiago.

spri_internacionalizacion_mundura_begira21 (3)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina