2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

ZERGA-BILKETAN IZANDAKO JAITSIERAK UDALKUTXARI 75,5 MILIOI EURO ITZULTZERA BEHARTU DITU BIZKAIKO UDALAK

Finantzen Lurralde Kontseiluaren bileran, Bizkaiko udalek Udal Finantzaketarako Funtsari itzuli beharko dioten kopurua ezagutu da, energiaren sektoreak izandako eraldaketak eta petrolioaren prezioaren jaitsierak 2015eko zerga-bilketan izandako eragina dela-eta. Hala ere, 2015ean egindako zerga-bilketa aurreko urtekoa baino aberatsagoa izan da, % 0,5 gehiagokoa, eta Bizkaian biltzen da EAEko zergen erdia baino gehiago, hots, % 51,66. Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL maiatzean bilduko dira berriro 2016. urtearen lehen lauhilekoan izandako zerga-bilketaren eboluzioa baloratu eta aztertzeko asmoz. Azpiegituretarako diru-laguntzen argitalpena, udal zerbitzuen kostu efektiboa biltzeko prozedura eta udalerriek finantzen arloan izan zuhurtasuna izan dira Kontseiluan landu diren beste gai batzuk. Irakurri gehiago

Finantzen Lurralde Kontseilua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina