2012(e)ko uztailakren 18(a), asteazkena

Enpresa taldeak EAEn: erradiografia, emaitzak eta internazionalizazioa (Es)


Nahiz eta enpresa taldeek gero eta pisu handiagoa duten ekonomiaren barruan, fenomeno hau ikertu duten lanak urriak dira, bai Espainia mailan eta baita gainontzeko herrialdeetan ere. Honen arrazoi nagusia, enpresa taldearen kontzeptua definitzerakoan aurkitutako zailtasunean datza, eta baita unitate estatistiko moduan enpresa taldeak hartzen dituen datu estatistikoen eskasian eta enpresa talde hauen jabeak nortzuk diren jakiteko zailtasunetan ere. Lan honek EAEko enpresa taldeen inguruko informazio enpirikoa biltzen du, eta enpresa taldearen barruan egoteak enpresaren jarduerarengan duen eragina aztertzen du, eta era berean bere finantza estruktura eta internazionalizazio maila ere.

                          

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina