2012(e)ko uztailakren 18(a), asteazkena

Europar eskualde lehiakorrak ikerkuntza eta berrikuntzaren bidez (Ing)


Europar berrikuntza politikak garrantzi handia du Lisboako estrategiaren barruan. Politika mota honek kontzeptualki eboluzionatu egin du ikuspuntu lineal batetik hasita ikuspuntu sistemiko baterarte, eta bere ezaugarrien artean aldi berean funtzionatzen duten tresna desberdinen integrazio eza azpimarra genezake, zeinek helburu eta emaitzen identifikazio espezifiko eta zehatz bat ez duen. Nahiz eta honen inguruan asko esperimentatu den, batez ere eskualde mailan, ikasketa prozesua partziala bakarrik izan da, bai erdiguneko eskualdeentzat eta baita periferiakoentzat ere. Ikerkuntza publiko eta pribatuaren politika tradizionalak zalantzan jarri dira, eta ikuspegi sistemiko baterako trantsizioa osatu beharko litzateke honen bidez: enpresak sortzeko laguntza neurriak, teknologiaren transferentzia, I+G inbertsioa, kooperazioa eta komunikazioa ikerkuntza institutuen artean, etab.


                              

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina