2012(e)ko uztailakren 17(a), asteartea

Krisiaren kudeaketa Mondragon Korporazioan (Es)

Kooperatibak, arian-arian, garrantzi handia hartu dute enpresa eremuan, erakunde ekonomiko garrantzitsu bilakatu direlarik. Izan ere, kooperatibistekiko konpromisoa eta jarduten duten inguru geografikoa dela eta, kooperatibek erakutsi dute alternatiba erreala direla krisiaren eragin maltzurren aurrean. Mondragon Korporazioko kooperatiben kasuan, arestian aipatutako konpromisoak euren balioak eta irizpide kooperatiboak betetzean datza. Azterketa honek Mondragon Korporazioko kooperatibek krisiari aurre egiteko hartutako estrategiak aztertzen ditu. Hori horrela, honako hauek deskribatuko dira: euren politiken eragin sozioekonomikoa, euren kudeaketa ereduak, taldearen interkooperazio mekanismoak eta euren harremana irizpide kooperatiboekin
                             

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina