2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Astero, bi familia kale gorrira

Otsailaren bata, bia, laua, zortzia, hamarra… Hilabete gogorra izango da honako hau Barakaldon; aurrekoak bezain gogorra, eta ondorengoak bezain latza, ziur asko. Zortzi etxe kaleratze gauzatzea aurreikusita zegoen Barakaldoko epaitegian hilabete lehenagotik. Egunak jarrita zeuden, otsaileko zortzi egunetan zortzi etxebizitzetan bizi diren familiak indarrez kanporatzeko. Hileko lehen eguna uste baino hobeto amaitu zen, kaleratzeko epea atzeratu egin baitzuten. Baina ez dute guztiek zorte bera izango. Bigarren eguna, horren lekuko: iragarritako agindua bete, eta etxerik gabe utzi zuten familia bat. Irakurri gehiago. 

Astero, bi familia kale gorrira

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina