2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Faes Farma enpresa bisitatu du Urkulluk

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Faes Farma enpresa farmazeutikoak Leioan daukan egoitza bisitatu du gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuagaz eta Jon Darpon Osasun sailburuagaz batera. Zuzendaritza-taldeagaz bildu da eta instalazioak bisitatu ditu ondoren, bertan ikertzen eta botikak ekoizten egiten duten lana zuzenean ezagutzeko. Horrela, Urkulluk babesa adierazi gura izan die ikerketaren eta I+G+Bren aldeko apustuari eutsi dioten euskal enpresa denei, "ezagutza eta enplegu jasangarria sortzeko gauza izan baitira urteetan zehar". Irakurri gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina